Dalton Trumbo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Hpholke (eztabaida | ekarpenak)
t clean up using AWB
1. lerroa:
[[Fitxategi:Dalton and Cleo Trumbo (1947 HUAC hearings).png|thumb|Dalton Trumbo, bere emazte Cleorekin.]]
 
'''Dalton Trumbo''' ([[Montrose]], [[Colorado]], [[Ameriketako Estatu Batuak]], [[1905]] - [[Los Angeles]], [[Ameriketako Estatu Batuak]], [[1976]]) [[ingeles]]ezko idazlea, gidoigilea eta zinemagilea izan zen. 1935etik 1947ra arrakasta handiko [[film-gidoi]]ak idatzi zituen: ''Kitty Foyle'' (1940), ''A Guy Named Joe'' (1943, ''Joe izeneko mutil bat''), ''Thirty Seconds Over Tokyo'' (1944, ''Hogeita hamar segundo Tokio gainean'').
 
[[1947]]an [[Joseph McCarthy]] senatariak eragindako "sorgin-ehiza" zela eta hamar hilabete eman zituen kartzelan, eta hamar urtean ezin izan zuen filmik sinatu eta ezizenak erabili behar izan zituen lan egin ahal izateko; aipagarria da 1956an ezizen horietako batekin, ''Robert Rich'', Oscar saria jaso izana ''The Brave One'' filmaren gidoiagatik. 1960etik aurrera eta [[Kirk Douglas]]i eta [[Otto Preminger]]ri esker gidoiak bere izenarekin izenpetu ahal izan zituen berriro ere.
 
[[1970]]ean bere film bakarra zuzendu zuen, bere eleberri batean oinarritua, ''[[Johnny Got His Gun (filma)|Johnny Got His Gun]]'' (''Johnnyk bere fusila hartu zuen''), gerraren aurkako film gogorra, arrakasta handia izan zuena. Beste film batzuk: ''[[Spartacus]]'' (1960), ''[[Exodus]]'' (1960), ''[[The Last Sunset]]'' (1961, ''Azken arratsa''), ''[[The Sand-piper]]'' (1965) eta ''[[Papillon (filma)|Papillon]]'' (1973).
10. lerroa:
 
{{DEFAULTSORT:Trumbo, Dalton}}
 
[[Kategoria:Ameriketako Estatu Batuetako idazleak]]
[[Kategoria:Ingelesezko idazleak]]