Broadway: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Broadway lotu du, Wikidataren arabera.
t clean up using AWB
5. lerroa:
== Historia ==
 
Broadway jatorrizko amerikarrek eginiko bide gisa sortu zen ("Wickquasgeck Trail" gisa ezagutua). Hasiera batean, bide horrek paduren eta haitzen artetik zeharkatzen zuen Manhattan uhartea. Herbeheretarrak iritsi zirenean, bide hori laster bihurtu zen uharteko errepide nagusia, New Amsterdametik ateratzen zena, uhartearen hegoaldeko erpinetik.
 
== Hiribidearen nondik norakoa ==
 
Broadwayk Manhattan oso-osoa zeharkatzen du, hegoaldetik iparraldera, hegoaldeko Bowling Green-etik Inwood-eraino, iparraldean.
 
Diagonalki zeharkatzen ditu Manhattaneko kaleak, 1811ko plan bati jarraituz antolatuak (Commissioner's Plan), eta hiribideekin gurutzatzen den puntuetan forma irregularreko plaza edo espazio ireki batzuk sortzen dira (Union Square, Madison Square, Herald Square, [[Times Square]] eta abar). Gurutzadura horiek direla-eta, orube batzuek forma berezia daukate, eta horren ondorioz zenbait eraikin interesgarri sortu dira, hala nola [[Flatiron Building]] eraikin entzutetsua.