Anna Politkovskaia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t clean up using AWB
1. lerroa:
'''Anna Stepanovna Politkovskaia''' ({{lang-ru|link=no|А́нна Степа́новна Политко́вская}}; {{lang-uk|Га́нна Степа́нівна Політко́вська}}; [[New York]], [[1958]]ko [[abuztuaren 30]] - † [[Mosku]], [[2006]]ko [[urriaren 7]]) kazetari [[errusia]]rra zen, oso ezaguna [[Vladimir Putin]]en, [[Errusia]]ko presidentearen, politika gogor kritikatzeagatik.
 
== Bizitza ==
 
Politkovskaia [[1958]]an jaio zen [[New York]]en nahiz eta bere familia [[sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|sobiet]]-[[ukraina]]r jatorrizkoa izan. Bere gurasoak [[Nazio Batuen Erakundea]]n diplomatikoak ziren. Moskuko Estatu-Unibertsitatean kazetaritza ikasi zuen eta [[1980]]an graduatu zen. Ondoren, ''[[Izvestia]]'' izena duen egunkarian hasi zen lanean. [[1999]]ko [[ekain]]az geroztik bere hilketara arte ''[[Novaia Gazeta]]''n zutabeak idazten zituen.
 
Bere bizitzan zehar hainbat sari jaso zituen, [[Vladimir Putin]] eta [[Txetxenia]]ko gatazkari buruzko hainbat lan argitaratzeagatik. Sari hauen artean azpimarragarriena [[2004]]an jaso zuen. [[Nazioarteko Kazetaritzaren Vazquez Montalban saria]] da.