Tom Sharpe: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t clean up using AWB
16. lerroa:
| sinadura =
}}
 
 
'''Thomas Ridley Sharpe''', '''Tom Sharpe''' bezala ezaguna, ([[Londres]], [[1928]]ko [[martxoaren 30]]a - Llafranc, [[Palafrugell]], [[Gironako probintzia|Girona]], [[2013]]ko [[ekainaren 6]]a) ingeles idazle ezaguna izan zen. Nobelagile, bere liburu gehienak umorekoak dira. [[Wilt]] pertsonai ezagunaren sortzailea da<ref>{{erreferentzia|url=http://www.berria.info/albisteak/80291/tom_sharpe_idazle_ingelesa_hil_da.htm|izenburua=Tom Sharpe idazle ingelesa hil da| egunkaria=[[Berria]]| data= 2013-06-06}}</ref>.
 
==Biografia==
1928an [[Londres]]en jaioa, bere haurtzaroa eta gaztaroa ezinegonak markatuta bizi izan zituen. Ama gaixorik zegoen eta ezin zen beraz gehiegi arduratu. Aita, aldiz, artzain [[anglikanismo|anglikanoa]], izugarrizko aldaketa ideologikoak eman zituen eta ziur aski hortik datorkio idazleari haren liburuen eduki azido eta eszeptikoa. [[Cambridgeko Unibertsitatea]]n [[Antropologia]] ikasi zuen.<ref name="lecturalia.com">http://www.lecturalia.com/autor/1305/tom-sharpe</ref> Soldaduska bukatu ondoren [[Hegoafrika|Hego Afrikara]] joan zen, [[1951]]an.<ref>http://www.goodreads.com/author/show/33017.Tom_Sharpe</ref> [[Apartheid]]ekin oso kritikoa, [[Pietermaritzburg]]oko espetxean sartu zuten, "iraultzaile" eta "komunista arriskutsua" izateagatik.<ref>http://paperekoa.berria.info/plaza/2010-05-25/039/003/forges_omendu_eta_tom_sharpe_sarituko_du_bilbok_jaialdi_berrian.htm</ref> Akusazioen jatorria: ''Natal'' antzerki lana idaztea eta antzeztea. Deportatuta, Hego Afrikan bizi izandako esperientziez baliatu zen bere lehenengo liburu arrakastatsuak idazteko: ''Riotous Assembly'' (1971) eta ''Indecenten Exposure'' (1973). [[1963]]tik [[1972]]ra irakasle bezala Cambridgen aritu zen. [[1986]]an Umore Beltzaren Sari Nagusia jaso zuen.<ref>http://www. name="lecturalia.com"/autor/1305/tom-sharpe</ref> [[1995]]tik [[Katalunia]]n bizi zen, [[Girona]]ko [[Llafranch]] herrian. [[2013]]ko [[ekainaren 6]]an hil zen 85 urtekin; haren errautsak [[Palafrugell]], [[Cambridge]] eta [[Sundeland]]en zabaldu ziren.<ref>http://www.publico.es/culturas/456706/fallece-el-escritor-britanico-tom-sharpe</ref>
 
== Idazle kritikoa ==
27 ⟶ 26 lerroa:
 
== Wilt euskaraz ==
[[2012]]an antzerkirako bertsio bat estreinatu zen Euskal Herrian, ''Wilt panpina puzgarriaren hilketa'' izenburupean. Lehenengo emanaldia [[Errenteria]]n egin zen [[Ados Teatroa]] taldearen eskutik. Zuzendaria [[Garbi Losada]] izan zen. Musikak [[Joxan Goikoetxea]]k prestatu zuen. Lana Sharperen baimenarekin egin zen eta, antza, emaitza bere gustukoa izan zen.<ref>http://paperekoa.berria.info/plaza/2012-01-15/028/001/erokeria_bat_gogoetarako.htm</ref> [[2010]]eko irailaren 21an Bilbon [[Barrea Saria]] eman zioten Tom Sharperi, Nazioarteko Umorezko Literaturaren Lehenengo Astean alegia. <ref>http://paperekoa.berria.info/plaza/2010-09-21/043/008/umorezko_gauza_serioa.htm</ref>
 
== Liburuak ==
63 ⟶ 62 lerroa:
 
{{Bizialdia|1928ko|2013ko|Sharpe, Tom}}
 
[[Kategoria:Ingalaterrako idazleak]]
[[Kategoria:Ingelesezko idazleak]]