Lenny Murphy: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t →‎top: clean up using AWB
10. lerroa:
| jaiotza hiria = [[Shankill Road]], [[Belfast]]
| jaiotza herrialdea = [[Ipar Irlanda]]
| heriotza data = [[1982]]ko [[azaroaren 16]]a</br />(30 urte)
| heriotza hiria = Glencairn, upper Shankill Road</br />[[Belfast]]
| heriotza herrialdea = [[Ipar Irlanda]]
| etnia =
19. lerroa:
| datu gehigarriak =
}}
'''Hugh Leonard Thompson Murphy''' ([[1952]]ko [[martxoaren 2]]a, [[Shankill Road]], [[Belfast]] - [[1982]]ko [[azaroaren 16]]a, Glencairn, upper Shankill Road, Belfast) [[Ipar Irlanda]]ko paramilitar [[Ulstergo loialismo|loialista]] bat izan zen. [[Ulsterko Boluntarioen Indarra|Ulsterko Boluntarioen Indarra (UVF)]] erakunde armatuko kidea izan zen, halere bere ospea ''[[Shankill Butchers]]'' ("Shankillgo Harakinak") hiltzaile taldeko buruzagia izateagatik datorkio.
 
Nahiz eta hilketak leporatu eta espetxeratua izan, oraindik hilketa gehiagoren arduraduna izatea ere eragotzi izan zaio, bai eta beste asko agindu edo antolatu izana ere. Bera eta bere talde odoltsuaren hilketa metodoa tabernan mozkortu ondoren eta haiek itxi ostean Belfast hiriko eremu [[katolizismo|katolikoetan]] taxi beltz batean barneratu eta kaletik zihoan biktima ausaz hautatu eta bahitzea izaten zen, ondoren bahitua katolikoa zela zihurtatu eta tortura latzen ostean hil egin ohi zuten (normalki zintzurra ebakiaz). Hori dela eta, sarri bai psikologiako adituek nahiz bera ezagutu zutenen arabera Murphyk serieko hiltzaile edo psikopata baten izaera zuela esan ohi izan da. Murphyk sekulako gorrotoa zien katolikoei, edozein solasalditan eurei buruzko iritzi eta biraoak aipatu ohi zituelarik, halere batzuen ustez bere arbaso batzuk katolikoak izatea baliteke, gainera Murphy abizena irlandar katolikoen artean oso ohikoa da, Murphyk hau ez zuela oso gogoka adierazi nahian, hortaz bere gorrotoaren iturria hor egongo litzatekela aipatu ohi da.
 
"Britainiar krimen historiako serieko hiltzaile handiena" gisa deskribatua izan da. Jende katolikoaz gain, bere taldearen aurkariak izan zitezkeen lehiakide protestanteak ere zirt eta zart hil zituen.
 
[[1972]]-[[1982]] bitartean hamar hilabeteko denboraldian bakarrik egon zen aske, horietan ere hilketak burutu zituelarik. Espetxe barnean zegoela ere bere taldeari hilketa ugari agindu zizkion, honela bere gain zeuden susmoak desegiteko asmoz. Halere, ordurako bere patua idatzia zegoen. Komunitate katolikoaren aurka burututako sarraskiaren ondorioz, IRAk Lenny Murphy lehen mailako jomugen zerrenda beltzan sartu zuen.
 
[[1982]]ko [[azaro]]an 30 urte zituela [[Behin-behineko Irlandako Armada Errepublikarra|Behin-behineko IRAk]] burututako atentatu batean hil zuten.
 
Esan ohi denez, UVF erakundeak berak eman izan omen zion IRAri Murphyren ohitura eta eguneroko mugimenduen berri, nahiz eta bi erakunde hauek elkarren arteko erabateko etsaiak izan, Murphyren sarraski eta tortura psikopatek [[Ulstergo loialismo|kausa loialistari]] ematen zieten ospe txarraren ondorioz bai loialistek zein nazionalistek hartaz behin betiko desegitea aspaldi adostu omen zuten.