John Hume: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t clean up using AWB
1. lerroa:
[[Fitxategi:John_Hume_2008.jpg|250px|thumb|right|John Hume]]
'''John Hume''' ([[Derry]], [[Ipar Irlanda]], [[1937]]ko [[urtarrilaren 18]]an jaioa) Ipar Irlandako politikaria, [[Alderdi Sozialdemokrata eta Laborista|SDLP]] alderdiaren sortzailea eta [[1998]]ko [[Bakearen Nobel Saria]]ren irabazlea da Ipar Irlandako gatazkari irtenbide baketsu bat lortzeagatik. Parlamentuko kide eta Ipar Irlandako Biltzarraren kide izan da Foyle-ko hauteskunde barrutiagatik. Ipar Irlandako historia politika berriaren figura da, baita bakearen prozesuko arkitektoetakoa ere. Munduan bakearen inguruko hiru sari garrantzitsuenak irabazi dituen bakarra da : [[Bakearen Nobel Saria]], Bakearengatiko [[Mohandas Karamchand Gandhi|Gandhi]] saria eta [[Martin Luther King]] saria.
 
== Lehen urteak ==
6. lerroa:
 
== Ekintza politikoak ==
Bere eskubide zibilen aldeko kanpainari esker, [[1969]]an Ipar Irlandako Asanbladako kide independente hautatu zuten. [[1971]]eko urrian epaiketarik gabeko errepublikarren atxiloketen kontrako 48 orduko gose greban parte hartu zuen. [[1974]]ko gobernu laburrean Merkataritza ministroa izan zen. Westminsterreko Legebiltzarrean parlamentario hautatu zuten [[1983]]an.
 
''Social Democratic and Labour Party'' ("[[Alderdi Sozialdemokrata eta Laborista]]", SDLP) bultzatzaile eta sortzaileetakoa izan zen; [[1979]]an [[Gerry Fitt]] alderdiaren lehen buruaren ordez SDLPko liderra bihurtu zen. [[Erresuma Batua|Erresuma Batuko]] Gobernua eta [[Sinn Féin]]en (ezkerreko alderdi errepublikanoa) arteko isileko negoziazioetan inplikatua izan zen eta Irlandako alderdi nagusietako bat negoziatzeko batu zuen. '''Humek''' [[1985]]eko "akordio Anglo-Irlandarra" bultzatu zuen baina bi aldeek (errepublikarrek zein [[Unionismo|unionistek]]) uko egin zioten bat egiteari. Hala ere Sinn Féinegaz negoziatzen jarraitu zuen, eta azkenean Hume-Adams elkarrizketa prozesuari esker [[Irlandako Armada Errepublikarra|IRAren]] indarkeriaren aldi baterako geldiunea lortu zuen [[1994]]an, hurrengo urteetan garatuko zen bake prozesuaren ataria izango zena.