Edward Thomas Copson: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen |
t →Biografia: clean up using AWB |
||
2. lerroa:
== Biografia ==
[[Oxford]]eko St John's Collegen egin zituen lehenengo ikasketak eta bertan Love eta Hardyren eragina izan zuen. 1922an graduatu zen eta urte berean Whittakerrek irakasle-postu bat eskaini zion [[Edinburgh|Edinburgon]]. 1930 arte han egon zen; urte honetan, St Andrews Unibertsitatean irakasle hautatu zuten, Turnbullen zuzendaritzapean. 1934 urtea [[Greenwich]]en eman zuen, baina St Andrewsera itzuli zen, eta matematika-katedra bat lortu zuen University Collegen ([[Dundee]]). 1950an Turnbullen Regius matematika-katedra betetzeko hautatu zuten St Andrewsen.
Copsonek analisi klasikoa, [[espantsio asintotiko]]ak, ekuazio diferentzial eta integralak eta fisika teorikoa aztertu zituen. Bere liburu famatuena, ''The theory of functions of a complex variable'' ("Aldagai konplexu bateko funtzioen teoria"), 1935ean argitaratu zen. Guztira sei liburu idatzi zituen; gauzak aditzera emateko gaitasun handia erakutsi zuen denetan. Bere hitzaldien argitasunarengatik ere famatua zen.
|