Daniel Defoe: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
«Robinson_Cruose_1719_1st_edition.jpg» fitxategiaren ordez «Robinson_Crusoe_1719_1st_edition.jpg» jarri da (eragilea: CommonsDelinker; arrazoia: File renamed: File renaming criterion #3: To correct obvio
t →‎Biografia: clean up using AWB
19. lerroa:
 
== Biografia ==
Daniel Foe [[Londres]]en jaio zen St. Giles Cripplegate parrokia inguruan, baina data eta lekua ez dakizkigu ziurtasunez. Gurasoak Alice eta James Foe izan ziren. Aita James The Worshipful Company of Butchers izeneko harakinen gremioko kidea eta argizariak egiten irabazten zuen bizitza. Presbiteriano zorrotza, haren iritziek eragina izango zuten gerora semeagan. Danielek erantsiko zion abizenari DE ponpoxo hura eta, behin baino gehiagotan, De Beau Faux sendikoa zela esan ohi zuen.
 
Londresko Charles Morton eskolan ikasi zuen eta, aitak semea apaiz egitea nahi bazuen ere, Daniel Defoe gazteak merkatari lanetan murgiltzea nahiago izan zuen -galtzerdiak, artilezko gaiak edo ardoa salduz- eta Europan zehar bidaiatu. Negozioak ez zitzaizkion ondo joan, ordea, eta zorrez lepo ibili zen bizitza osoan.
 
[[1648]]an, Mary Tuffleyrekin ezkondu zen -3.700 £-ko dotea jaso zuen- eta bi seme eta 5 alaba izan zituzten. Zorrak ezin ordaindu, kartzelan egon behar izan zuen eta, [[1658]]an, Monmoutheko dukearen aurkako matxinadan hartu zuen parte. Eliza batean ezkutatu zen matxinadak porrot egin zuenean eta hantxe ikusi zuen ''Robinson Crusoe'' izena harrian grabatuta, gerora mundu osoan ospea lortuko zuen eroi bihurtuko zuena.
 
[[1688]]an, Guillermo Orangekoari lagundu zion eta, [[Europa]] osoan bidaiatu ondoren, gobernu berriaren kide izan zen 1695ean.
33. lerroa:
Azken urteetan idatzi zituen ospea emango zioten eleberriak eta arrakasta izugarria lortu zuten bere garaian. [[1719]]an etorri zen [[Robinson Crusoe|''Robinson Crusoeren abenturak'']], naufragio baten ondoren uharte huts batean gizona kokatu eta haren abenturak kontatuz; Alexander Selkirken naufragio erreala kontatu zuen horrela eta lehenengo [[eleberri]] ingelesa kontsideratzen da.
 
[[1720]]an, ''The Life, Adventures and Piracies of the Famous Captain Singleton'' idatzi zuen, bi gizonezkoen arteko amodioa eta nola Quaker Williamek Singleton kapitaina bizitza kriminal eta pirata batetik aldendu zuen, bikote bezala Londresen bizitzeko. Hori bai, ingeles zipitzik ez zuten jendaurrean hitz egiten eta Singleton Williamen arrebarekin ezkonduta zegoen itxurak gordetzeko.
 
[[1722]]an, ''Moll Flandersen abenturak'' eleberri pikareskoa eta ''A journal of the plague year of 1665'' etorri ziren, eta [[1724]]an, ''Roxana: The Fortunate Mistress''. Eragin handia izan zuten eta deskripzio errealista nabarmendu zen. Lady Roxanaren ondorengo lanen gehiengoa ''A tour throught the Whole Island of Great Britain'' bezalako bidaia liburuak izan ziren.
 
Jonathan Wild kriminala urkatu zutenean, Defoek Applebee's Journalentzako artikulua idatzi zuen eta ''True and Genuine Account of the Life and Actions of the Late Jonathan Wild'' argitaratu zuen gero, [[1725]]eko ekainean.