Ben Jonson: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Ben Jonson lotu du, Wikidataren arabera.
t clean up using AWB
1. lerroa:
[[Fitxategi:Benjamin Jonson by Abraham van Blyenberch.jpg|thumb|Ben Jonson, 1617.]]
 
'''Benjamin ''Ben'' Jonson''' ([[Westminster]], [[Ingalaterra]], [[Erresuma Batua]], [[1572]] edo [[1573]] - [[Londres]], Ingalaterra, Erresuma Batua, [[1637]]) [[ingeles]]ezko olerkari eta drama-idazlea izan zen.
 
== Bizitza ==
 
Eskoziako predikari baten semea zen. Ikasketak [[Westminster School]]en egin eta ondoren, hargin-lanetan ibili zen, hori baitzen haren aitaordekoaren lanbidea. Armadan sartu zen berehala, eta Espainiaren aurka borrokatu zen [[Herbehere]]etan. 1597 inguruan Londresa joan zen, eta [[antzerki]]an aritu zen zuzendari eta antzerkigile. [[Katoliko]] egin zen garai hartan.
 
''Every man in his humour'' (1598) izan zen ospea eman zion obra. [[Shakespeare]]ren konpainiak antzeztu zuen lan hura. ''Cynthia´s revels'', ''The poetaster'', eta ''Seyano'' [[tragedia]] idatzi zituen ondoren, arrakasta handia izan zutenak. Jakue I.a errege izendatu zutenean, haren gortean hasi zen lanean. [[Maskarada]] asko idatzi zituen garai hartan; ''Mask of blackness'' izan zen lehena.