Algernon Charles Swinburne: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t clean up using AWB
1. lerroa:
[[Fitxategi:AlgernonCSwinburneAged52.png|thumb|right|200px|Algernon Charles Swinburne]]
 
'''Algernon Charles Swinburne''' ([[Londres]], [[Ingalaterra]], 1837 - [[Putney]], [[Londres]], [[Ingalaterra]], 1909) ingeles [[olerkigintza|poeta]] eta [[kritika]]ria izan zen.
 
== Biografia ==
[[Eton]]en eta Oxfordeko Balliol Collegen egin zituen ikasketak. [[Italia]]n zehar ibili ondoren, D.G. Rossetti, G. Meredith eta W.S. Landor ezagutu zituen Londresen, ingeles dekadentismoaren bultzatzaile nagusiak, eta haien lagun egin zen. Ch. Baudelaireren miresle izan zen, eta haren bideari jarraituz, arauen eta gizartearen kontra jarri zen, eta artea arteagatik defenditzeari ekin zion. Garai hartako lanek kritika zorrotzak ekarri zizkioten, baina eragin handia izan zuten belaunaldi gazteengan. 1867. urtean Swinburnek Mazzini ezagutu zuen, eta Italiaren askatasunaren alde idatzi zuen. Ondoren, politika gai zuten beste lan batzuk ere idatzi zituen. Lan haiekin poeta madarikatuaren ospea bereganatu zuen. 1879. urte inguruan, alkoholismoan guztiz murgilduta zegoela, Theodore Watts-Dunton lagunak Putneyn zuen etxera eraman zuen. Han bizi izan zen hogeita hamar urtez, Watts-Duntonen zaintzapean, eta hari esker idatzi zituen Swinburnek lan nagusiak.
 
Aipagarriak dira bere poesia-lanak: ''Atalanta in Calydon'' (1865, "Atalanta Calydonen"); ''Poems and Ballads'' (1866, 1878, 1889, "Poemak eta baladak"); ''Songs of the Springtides'' (1880, "Marearen kantuak"); ''Tristam of Lyonesse'' (1882, "Lyonesseko Tristan"); antzerki-lanak: ''Chastelard'' (1865); ''Bothwell'' (1874); ''Mary Stuart'' (1881); idatzi kritikoak: ''Essays and Studies ''(1875, "Saiakerak eta azterketak"); ''Shakespeare'' (1880); ''Victor Hugo'' (1886) eta ''Ben Jonson'' (1889) monografiak; politika-lanak: ''Ode to Mazzini'' (1856-1857, ''Mazziniri oda''); ''A Song of Italy'' (1867, "Italiako kantua"); ''Songs Before Sunrise'' (1871, "Ilunabar aurreko kantuak").