Vicente Blasco Ibáñez: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
tNo edit summary
5. lerroa:
Zuzenbide-ikasketak egin zituen; gaztetatik errepublikaren aldekoa izan zen. 1909an kolono gisa finkatu zen [[Argentina]]n, eta "Cervantes" eta "Nueva Valencia" nekazari-kolonia utopikoak sortu zituen; bi saiakerek porrot egin zuten. 1914an [[Paris]]era iritsi zen aliatuen alde lan egitera. Bertan ''Los cuatro jinetes del Apocalipsis'' (1916) idatzi zuen. Eleberri horrek arrakasta handia lortu zuen AEBen, eta film bat baino gehiago egin ziren eleberri hori oinarri harturik. Valentziara itzuli zen, baina [[Primo de Rivera]]ren diktaduran erbesteratu egin zen.
 
Lehen eleberriak Valentziako lurraldean kokatu zituen: ''[[Arroz y tartana]]'' (1894), bertako burgesiari satira; ''Flor de Mayo'' (1895); ''[[La barraca]]'' (1898), haren lanik ezagunena; ''Entre naranjos'' (1900) edota ''[[Cañas y barro]] ''(1902), Albuferako arrantzaleen bizitza duena gaitzat. Gero, bidegabekeria sozialaren salaketa eta jarrera antiklerikala nabarmentzen diren lanak argitaratu zituen: ''La catedral'' (1903), ''El intruso'' (XX. mendearen hasierako Bilbon kokatua, 1904), ''La bodega'' (1905) edota ''La horda'' (1905). Ondoren argitara emandako lanak, publiko zabalari zuzenduak, kalitate apalagokoak dira: ''La maja desnuda'' (1906), ''Sangre y arena'' (1908), ''Los argonautas'' (1915), ''A los pies de Venus'' (1926) eta ''Las novelas de la Costa Azul'' (1927).
 
Espainiako Zola deitu badute ere, pertsonaiekiko duen jarreran errealistagoa da naturalista baino. Haren eleberriek arrakasta handiagoa izan dute atzerrian Espainian baino, eta asko zinemara eraman dituzte.