«Rudolf Bultmann»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
No edit summary
No edit summary
[[Fitxategi:Rudolf Bultmann Portrait.jpg|thumb|Rudolf Bultmann]]
Alemaniar teologo protestantea ([[Wiefelstede]], [[1884]]ko [[abuztuaren 20]]a - [[Marburg]], [[1976]]ko [[uztailaren 30]]a). Itun Berriko irakasle Marburgen, haren lanak exegesia, erlijioen historia eta dogmatika alorrak ukitzen ditu. Bultmannek Itun Berriaren mitoak soiltzeari ekin zion: Jesusen bizitza eta heriotza bakarrik hartu zituen gertaera historikotzat. Jesusen mirariak, berpiztea, Izpiritu Santuaren etorrera eta abar arbuiatu egin zituen. Bultmannen iritziz, Heideggerren azterketak zekarren Itun Berria eta kristau fedea aztertzeko ikusmolde egokia, Jainkoaganako fedea duelarik gizonak salbabide bakarra. Zenbait lan: ''Tradizio sipnotikoaren historia'' (1921), ''Joanen Ebanjelioa'' (1941), ''Itun Berriaren Teologia'' (1953).
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/27}}
Anonymous user