Atzeraldi Handia: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →Lehengaien prezioen gorakada: barne lotura zuzenketa |
t →Higiezinen burbuila eta subprime krisia: tipografikoa |
||
42. lerroa:
[[1997]] urtean [[ondasun higiezin]]en prezioak aurreko urteetan baino erritmo biziagoz hasi ziren igotzen mundu osoan. 2000 urtean ''puntu com'' edo enpresa teknologikoen krisia gertatu eta aurrezleek [[akzio]]tan inbertituta zuten dirua ondasun higiezinetara aldatzea erabaki zutenean, [[higiezinen burbuila]] areagotu egin zen, batzuetan urteko %30eko prezio-igoerak utziz. Herrialde garatuetan norberak bere etxea edukitzeko grina zabaldu zen herritarren artean gobernu zein hedabideen aldetik, etxebizitza inbertsiorik seguruena zela argudiatuz. Horretan nabarmen lagundu zuen [[Europako Banku Zentrala]]k eta [[Ameriketako Estatu Batuak|Ameriketako Estatu Batuetako]] [[Erreserba Federal]]ak diruaren interes-tasak gutxitzeak. [[Diru beltz]]a garbitzeko modua ere bilakatu zen higiezinetan inbertitzea. [[Espainia]]n, esaterako, [[2002]]an [[euro]]a plazaratzeak [[diru beltz]] ugariren agerpena eragin zuen.
Horrela, bankuek etxebizitza erosteko [[hipoteka]]k erruz eman zituzten, kasu askotan behar bezalako bermerik gabe, bereziki Estatu Batuetan. Zalantzazko mailegu horiek saldu eta erosi egin ziren banku eta finantza-eragile batetik bestera, ''subprime'' izenarekin, askotan aurrezleen [[pentsio funts]]etara ere helduz eta nazioartera zabalduz. [[2007]] urtean, ordea, etxebizitzen prezioak gora jo eta beheraka hasi ziren, prezioa gehiago jaitsi baino lehen saltzeko irrikak etxebizitza kopuru itzela merkaturatu eta burbuilaren leherketa ekarri zuen. Etxebizitzaren balioa hipotekaren baliotik behera geratu zen kasu askotan, eta zordun askok hipoteka ordaintzeari uztea ekarri zuen horrek. Ondorioz, bereziki [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetan]], ''subprime'' [[aktibo]]en balioen gainbehera izan zen. Banku askok galera handiak izan zituzten eta horietako batzuk porrot egin zuten, horien artean [[
=== Inflazioa ===
|