«Albitarren aurkako Gurutzada»: berrikuspenen arteko aldeak

t
barne lotura zuzenketa
No edit summary
t (barne lotura zuzenketa)
Honen ondoren hiri eta gaztelurik gehienak borrokatu gabe errenditu ziren, jendea gerraz nazkatuta zegoela adierazten duena. Kataroen azken enklabea [[Tolosa Okzitania|Tolosa]] zen, Raimundo VII.aren agindupean eusten zuena, baina azkenean [[1229]]ko [[apirilaren 12]]an akordio bat sinatzea onartu zuen, non kataroen aurka borrokatzea, [[Tolosa Okzitania|Tolosako]] defentsak eraistea eta kalte ordain gisa dirutza handi bat ordaintzea onartu zuen.
 
Ordutik aurrera [[Inkisizioa]] Tolosa eta [[Lengadòc|Languedoc]] osoan ezarri zen, kataroak jazarriak, torturatuak eta sutan erreak izan ziren. Honek Tolosa, [[Albi]], Narbona eta [[Montsegur gaztelua|Montsegur]]ren altxamenduak sortu zituen. Azken hiri honetan [[1232]]tik aurrera Eliza Kataroaren egoitza nagusia ezarri zen, non ondo babestutako gaztelu bat zuten. [[1242]]an, Montsegurreko zaldunek Gillen Arnau inkisidore eta bere eskolta guztia hil zituzten. Honen ondoren Montsegurren setioa hasi zen, 10 hilabete iraun zituena. [[1243]]an hasi eta [[1244]]ko [[otsail]]erako hiritar guztiak errendituta zeuden. Berrehun eta hogei kataro bizirik erreak izan ziren.
 
[[1255]]eko [[Quéribus]]ko setioak, gotorleku kataro txiki bat, Gurutzada Albitarraren amaiera ekarri zuen. Ordurako, inkisizioak Eliza Kataroa desegitea lortu zuen.