Espainiako borboien berrezarkuntza Euskal Herrian: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
3. lerroa:
'''Espainiako borboien lehen berrezarkuntzan Euskal Herriko historia''' atal berri batean sartu zen.
 
Behin [[Hego Euskal Herriko foruak|foruak]] ezabatu zirenetik, politika egiteko beste modu batera egokitu behar izan zuten [[euskal Herria|euskal herritar]] [[politika]]riek eta modu hori, oinarrian, Espainian egiten zenarekin bat etorri zen. Esan daiteke euskal politika «sukurtsalizatu» edo berdindu egin zela, Espainiakoarekin alderatuta, Europa guztian gauzatu zen berezitasunen galtzearen baitan. Hala ere, sistemako bi talde handienek, [[kontserbadurismo|kontserbadoreek]] eta [[liberalismo|liberalek]], ez zuten lortu [[Euskal Herria]]ren txertatzerik, eta horrek, Espainiako politika berrezarkuntzazailea euskal lurrean behar bezala ez zilegitzea ekarri zuen ondoriotzat. Nork bere alderdiaren esanei jaramon gutxi eginez, «industriako kapitain» handien artetik sortu ziren, [[Bizkaia]]n bereziki, sistemako politikariak, batez ere, euren interesek hartara eramanda.
 
Baina euskal probintzietako dinamika politikoa ez zen homogeneoa izan. Bizkaian -bera zen modernoena- gertatu zen lehia politiko handiena, eta talde berriak plazaratzeko bide eman zuen horrek, hala nola [[sozialismo|sozialistak]] eta [[abertzaletasun|abertzaleak]]. [[Gipuzkoa]] tradizioaren eta berrikuntzaren artean kokatu zen. Barneko probintzietan aldiz, [[Araba]]n bezala [[Nafarroa]]n, indar tradiziozale eta kontserbadoreenek agindu zuten aldi honen amaierara arte. 1876. urteak garrantzi berezia du, bai Espainiako historian, bai Hego Euskal Herrikoan.