Clostridium botulinum: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Josu (eztabaida | ekarpenak)
20. lerroa:
Botulismoaren kasu gehienak [[janari-intoxikazio]]ak dira, ''Clostridium botulinum'' bakterioaz kutsatutako janariak kontsumitzerakoan gertatzen direnak.
 
Botulismo kasuekin lotuen dauden janariak barazkiak dira. [[Bakterio]] eragilea lurzoruan bizi denez, barazkiak errazago kutsatzen dira esporekin beste janariak baino. Oso arriskutsuak dira latetan gordetzen diren barazkiak, lata barnean oxigenorik gabeko atmosfera baitago, ''Clostridium botulinum'' bezalako [[anaerobio]] batek hazitzeko behar duen atmosfera, alegia. Janari-industrian lata guztiak [[Esterilizazio|esterilizatzen]] dira, baina etxean edo baserrian ontziratzen diren barazkiak ez dira esterilak, eta botulismoaren [[bakterio]]a hazi daiteke bertan <ref> Madigan M.T., Martinko J.M., Parker J. Brock ''Mikroorganismoen biologia'' (2007) E.H.U-ak euskaratua:985 orr.</ref>.
 
Kontuan hartu behar da gainera bakterioaren esporek erresistentzia handia diete tenperatura altuei. Horrek esan nahi du latak behar den bezala esterilizatzeko 110ºC erabili behar dira gutxienez 35 minututan (edo 120ºC 5 minututan).