«Gregor Mendel»: berrikuspenen arteko aldeak

t
→‎Mendelen lanaren aitorpena: barne lotura zuzenketa
t
t (→‎Mendelen lanaren aitorpena: barne lotura zuzenketa)
== Mendelen lanaren aitorpena ==
 
XX. mendea hasi arte ez zen bere lana aitortu. [[1900]]an berriz, bi ikerlarik elkarren berri izan gabe, [[Hugo de Vries]] nederlandarrak eta [[Carl Correns]] alemaniarrak hain zuzen, berraurkitu zituzten Mendelek formulaturiko legeak, bere ondorio berberetara iritsiz<ref> [[Erik von Tschermak]] austriarra ere ondorio beretara iritsi zela uste izan da urte luzeetan, baina, antza denez, honek ez zituen Mendelen legeak ulertu.</ref>. Mendelen emaitzak erreplikatu egin ziren eta biologo askok onartu zuen teoria, fenomeno guztietan aplikagarria izan ez arren. Hala, kritikak jaso zituen, batez ere biometrikoen aldetik; ikuspegi honen ordezkaririk nagusienak [[Karl Pearson]] eta [[Raphael Weldon|Weldon]] izan ziren. Iritzi honen kontra zeuden mendeliarrak izenekoak; hauen artean [[William Bateson]] zen garrantzitsuena <ref> Bateson da [[genetika]] hitza asmatu zuena 1905ean. Mendelen lanaren defendatzaile sutsuenetakoa, gainera. </ref>. Eztabaida bizia izan zuten; zorroztasun matematikoaren alde batzuk, biologia hobeto ulertu nahian besteak. Azkenean, bi ikuspuntuak uztartu ziren, [[Ronald Fisher|R.A. Fisher]]-en lana aipagarria izaki.
 
Bestalde, Mendelek ''elementu'' eta ''karaktere''ez izendatu zituenak gaur egun ''gene'' hitzez ezagutzen ditugula, 1909an [[WilhemWilhelm Ludvig Johannsen]] biologo daniarrak proposaturikoari jarraiki. Are, zehatzago hitz eginda [[fenotipo]] jakin baten gene arduradunen aldagai desberdinei ''alelo'' deritze. Hau honela, ilar berde eta horiak kolorearen ardura duten geneen alelo desberdinak dira.
 
Genetikaren bilakaera handia izan da ordutik hona. Gaur egun badakigu salbuespenak badaudela eta beti ez direla Mendelen legeak betetzen, baina genetika zientzia izateko lehen urratsa izan zen bere ekarpena. Are, agustindar austriarra matematika ezagutzak biologiaren esparruan aplikatzen ere aitzindari izan zen.