Kartografia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Historia: barne lotura zuzenketa
t →‎Sinbologia: barne lotura zuzenketa
61. lerroa:
=== Sinbologia ===
[[Fitxategi:Southwest Ireland Thornton.jpg|thumb|250px|Irlandaren hegomendebaldeko kostaldearen mapa bat, XVIII. mendearen hasieran sortutakoa.]]
Mapa baten diseinuaren kalitateak eragin zuzena dauka irakurleak informazioa ulertzeko izango duen ahalmenean. Kartografiarako [[ikur|sinbologia]] espezifikoa garatu da mundua ahalik eta modurik zehatzenean irudikatzeko eta informazio modu egokian iristarazteko irakurleari. [[Legenda]] gehitu ohi zaio mapari bertako ikurren esanahia argitzeko. Izenburua ematen zaio, mapak dakarren edukiaren eta bere esparru geografikoaren nondik norakoak ezagutzeko. Eskala grafikoa eta zebakizko eskala ere eransten zaizkio, mapan ageri den esparruaren hedadura adierazteko. Maparen elementu bakoitzak zeregin bat dauka, eta elementu asko erabil daitezke, baina gehienetan gutxi batzuk dira derrigorrezkoak. Oro har, hurrengo elementuak erabiltzen dira: maparen edukia mugatzen duen ertz bat, batzuetan koordinatuz hornitua; [[haize-arrosa]] edota [[ipar-gezi]]a; eskala grafikoa edota zenbakizkoa; mapa-proiekzioa; eta informazioaren jatorriari, zehaztasunari eta argitaratzeari buruzko informazio gehigarria.
 
Kolorearen erabilerak berebiziko garrantzia dauka mapa batean. Kolore batzuk edo beste batzuk erabiltzeak asko aldatzen du ikusleak nola hautematen duen informazioa. [[Koropleta]]-mapek koloreen eta haien argitasunaren bidez adierazten dituzte biztanle-dentsitatea bezalako aldagaien aldakuntzak. Duela gutxi arte, espazioan zehar etengabe aldatzen ziren aldagaiak adierazteko modu ohikoa ziren koropletak, bai eta [[isolinea]]k ere, esaterako, garaiera-mapak sestra-kurba bidez marrazten ziren. Gaur egun, berriz, posible da, tresna informatikoei esker, aldagai horrek maparen puntu bakoitzean hartzen duen balioa kolore batez adieraztea, informazio osatuagoa emanez. Bestalde, sinbolo kuantitatiboek ikusizko neurria ematen dute mapak irudikatutako aldagai batek toki bakoitzean duen garrantziari/tamainari/kopuruari buruz.