Gares: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Utergar (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t clean up using AWB
45. lerroa:
=== Jaurerriak ===
* Sarriako jaurerria [[Gendulain]]go kondeen eskumeneko jabetza izan zen, eta jaurerriak legez bertan behera geratzean, etxalde pribatu bihurtu zen. Etxaldean, jauregi bat, hiru etxe, eta inguruko lau herrixka txiki zeuden, Errota, Sotes, Aos eta Ekoien. Izarbeibarreko udalerria [[XIX. mendea]]ren erdialdean desagertzean Sarria, Gares udalerriaren menpe geratu zen. Felix Duarte Goñik erosi zuen etxaldea, eta horren oinordekoek [[Nafarroako Kutxa|Nafarroako Aurrezki Kutxari]] saldu zioten Sarriako upategia [[1980ko hamarkada]]ren hasieran.
 
* Iriberriko jaurerria Izarbeibarko herrietako bat izan zen [[XIX. mendea|XIX. mende]] erdialdeko erreforma administratiboa egin zen arte. [[1407]]an Carlos III.a erregeak [[Muruzabal]] konderrira batu zuen Iriberri. [[XVI. mendea]]ren hasieratik herri hustua izan zen, baina [[XIX. mendea]]ren hasieran etxebizitza bat bazen herrian. Doneztebe omentzen zuen eliza bat izan zen herrian.
 
158 ⟶ 157 lerroa:
Done Jakue du patroia, eta, beraz, festak [[uztailaren 25]]ean hasten dira. [[Donejakue bidea|Donejakue bideko]] gune garrantzitsua da Gares. Izan ere, bertan Frantziako bideak zein [[Jaka]]koak bat egiten dute [[Santiago de Compostela|Compostelaraheldu]] arte. Done Jakueren eliza hiriko monumenturik ederrenetakoa da, zubi erromanikoarekin batera.
 
Feriak [[Irail]]aren azken asteburuan antolatzen dira. [[Maiatzaren 1]]ean eta [[Irail|irailekoirail]]eko bigarren igandean, Gomantzinako San Martin erromeria egiten da.
 
== Ondasun nabarmenak ==
164 ⟶ 163 lerroa:
 
* [[Done Jakue eliza (Gares)|Done Jakue eliza]]: [[XII. mendea|XII. mendeko]] eraikina, eliza barruan Santiago apostoluaren egurrezko irudi erromaniko bat dago, "Beltza" izenaz ezagutua, duen kolore beltza dela eta. Horrez gain, Arrosarioko Ama Birjinaren irudi bat eta San Bartolomeren harrizko beste irudi bat.
 
* [[Gurutzearen eliza (Gares)|Gurutzearen eliza]]: eliza barruan germaniar jatorriko Y formako jainko gotiko bat dago.
 
* [[San Pedro eliza (Gares)|San Pedro eliza]]: elizaren barruan Puyko Ama Birjina dago. Dorrea [[Santos Angel Otxandategi]] arkitekto neoklasikoak egin zuen.
 
* [[Alde Zaharra (Gares)|Garesko Alde Zaharra]]: herrigune historikoa da, bertan eraikin nabarmenenak daude.
 
* [[Garesko zubi erromanikoa]]: zubi hori da herriaren gaztelaniazko izenaren jatorria; izan ere, [[Antso III.a Gartzez Nagusia|Antso Nagusia]] erregearen emaztearen aginduz eraiki omen zen zubia [[XI. mendea]]n. Zubitik igarotzen da [[Donejakue bidea]]. Zubia 110 metroko luze eta 4 metroko zabal da, eta erdi puntuko zazpi arkuk eta bost euskarrik eusten diote.
 
* Erdi Aroko horma: zutik dirau herria inguratzen duen [[Erdi Aroa|Erdi Aroko]] hormak.