Ondarroa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Assar (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
t clean up using AWB
62. lerroa:
[[Fitxategi:Ondarroako alde zaharra, Euskal Herria.jpg|thumb|center|800px|Ondarroako Alde Zaharra. [[2014]]ko [[urriaren 19]]a.]]
 
Marinelen bizimodua ez da inoiz erraza izan. Hiribil­du bihurtu eta urte batzuk geroago, Ondarroak ingelesei aurre egiteko Bizkaiko beste portu batzuekin bat egin zien, izan ere, ingelesek jada [[Biarritz]] eta [[Baiona]] hartuak zituzten. Henao historiagileak ''Averiguaciones de las antigüedades de Cantabria'' liburuan [[Filipe II.a Espainiakoa]]ren garaian Ondarroan hirurogei itsasontzi handi bazirela dio, [[Frantzia]]ko, [[Portugal]]go eta [[Andaluzia]]ko portu urrunetara joaten zirenak.
 
Antzina‑antzinatik [[Ondarroako portua]]k mugimendu handia eta marinel adoretsuak izan ditu. Marinel horiek [[Kantauri|Kantauri itsasoaren]] zangartasuna oso gertutik ezagutu dute: [[1878]]ko [[martxoaren 20]]ko egun bel­tzean [[Euskal Herriko kosta|Euskal Kostaldean]] itsasoak eramandako hirurehun arrantzale haien artean hainbat ondarrutar gal­du ziren.
83. lerroa:
Ondarroako portuaren adar edo isatsa [[Artibai]] ibaiaren bokalea da. Itsasgoren eta itsasbeheren eragina ibaian nabari da, hiru kilometro ibaian gora ere; horrenbestez, txalupek ibaian gora egin dezakete Zubizarra eta Errenteria auzoa igaro eta Berriatuko Arantzibia dorretxea ikusteraino.
 
Ondarroako kaian ainguratutako txalupa batean, [[Jose Maria Iparragirre|Jose Mari Iparragirrek]], [[Hego Euskal Herriko foruak|Euskal Foruen]] defendatzaile eta koblakari ospetsuak, publiko sutsu baten aurrean estreinakoz ''[[Boga, boga|Boga, boga marinela]]'' abestu omen zuen, gero hain ezaguna egin zena. Musika‑kritikariek uste dute abesti hunkigarri hori Iparragirre berak egina dela.
 
Urte batzuen buruan, Iparragirrek berriz ere arrantzaleekiko maitasuna adierazi zuen, [[1878]]an [[Madrilgo Errege Antzokia|Teatro Real de Madrid]] antzokian itsasoan gal­dutako marinelen familien al­de egindako eta [[Alfontso XII.a Espainiakoa]] jendartean zegoen gau‑ekital­dian burututako ongintzazko emanal­dian eskuzabaltasunez parte hartu baitzuen.
97. lerroa:
[[1462]] arte parrokia izan zen, egungo Andra Mari eliza Artibai itsasadarraren ezkerral­dek badian egin zuten arte, hain zuzen.
Eliza egiteko, [[arroka|harrizko]] basamentu itzela eraiki behar izan zuten, inguruan dauden bost pisuko etxeen alturakoa. Plataformaren gainean eraiki zuten eliza, hasieran estilo [[gotiko (argipena)|gotikoa]] zuena: leihateek eta karelek trazeria flamigeroa dute, eta badira gargolak, kapitelak eta eskulturak horma‑bularretan. Elizaren inguruan bal­koi korritu bat egin zuten, eta eraikina
kanpandorrerik gabe geratu zen, [[XIX. mendea]]ren amaieranharen lekuan udaletxea egin baitzuten, toskanar estiloko portada dotore eta guzti. Gutxitan aurkituko ditugu botere espirituala eta mundutarra hain estu uztartuta.
 
Elizaren barrual­dean egin zuten zoritxarrezko berritze baten ondorioz, harrizko [[erretaula]] gotiko bat ezkutatuta geratu
zen.
 
Kale Handi izeneko bide nagusian Likona dorretxea gailentzen da, Ahaide Nagusiena. Han jaio zen Marina Likonakoa, [[Ignazio Loiolakoa|San Inazio Loiolakoaren]] ama. Zubizarra arkitektura‑mul­tzo interesgarria da: [[Erdi Aroa|Erdi Aroko]] zubia, bao ausartak dituena. [[1953ko uhol­deak]] suntsitu zuen Zubizarra, baina berreraiki zuten. Haren zubi‑branka batek arrantzale‑kofradiarekin bat egiten du. Kofradia hori ere berezia da, harrizkoa, [[1920]]an eraikia, [[Pedro Guimon]]ek egindako planoen arabera.
500. lerroa:
[[Fitxategi:Calatrava zubia.jpg|thumb|right|300px|[[Itsas Aurre zubia]], [[Santiago Calatrava]]rena]]
* '''Alde Zaharra''': Erdi Aroko trazatua du. [[Eusko Jaurlaritza]]k ''[[kultura ondasun]]'' izendatu zuen, ''monumentu multzo'' kategoriarekin, 1994an.
 
* '''Andra Maria eliza''': gotiko berantiarra da, baina ezin da eusko gotikoaren barrukotzat hartu. [[1462]]koa edo [[1480]]koa da.
 
* '''[[Likona dorretxea]]''', [[XV. mendea|XV. mendekoa]]. Euskal Herriko dorretxe tipikoa. [[Ignazio Loiolakoa]]ren familiarena izan zen, eta han jaio zen haren ama. Eusko Jaurlaritzak ''kultura ondasun'' izendatu zuen, ''monumentu'' kategoriarekin, 1994an.
 
* '''Udaletxe zaharra''': Andra Maria elizari atxikia, [[XIX. mendea]]ren bukaerako eraikina da.
 
* '''Santa Klara arrantzale kofradia''': XX. mendearen hasierako eraikina.
 
* '''Antiguako Ama eliza''': [[XII. mendea|XII. mendeko]] eraikina da, baina eraberritze handiak egin zizkioten [[1750]]ean, eta XX. mendearen erdialdera gaur egungo kanpandorrea gehitu zioten.
 
514 ⟶ 509 lerroa:
 
* '''Zubi Zaharra''': Erdi Aroan, Ondarroak zubi horretan pasabide saria kobratzeko eskubidea zuen. [[1958]]ko uholdeak eraman zuen, eta berriz eraiki zuten, antzinakoaren moldeari jarraituz.
 
* '''[[Alfontso XIII.aren zaldain birakaria]]''', '''Plaiko zubia''' edo '''Txakur-txiki zubia''': oinezkoentzako zubi birakaria, 1927an eraikia. XIX. mende amaieran eta XX. mende hasieran egiten zen burdin arkitekturaren adibide polita da. Arrigorri hondartzarako bidea errazteko egin zuten.
 
* '''Itsas Aurre zubia''': [[Santiago Calatrava]]ren lana, burdinaz eta zementuz egina, estilo abangoardistakoa, 1995ean eraikia.
 
* '''[[Vega hotela]]''': Pedro Gimon Egiguren bilbotar arkitektoaren lana, XX. mendearen hasierakoa. [[Euskal estiloko arkitektura]]ren adibide da, joera modernistakoa. Eusko Jaurlaritzak ''kultura ondasun'' izendatu zuen, ''monumentu'' kategoriarekin, 1994an.
 
* '''Maskulu Etxea''': desagertutako Bizkaiko Aurrezki Kutxaren (oraingo [[Bilbao Bizkaia Kutxa|BBK]]) egoitza izan zena urte askoan, eta [[Francisco Franco|Francoren]] garaian guardia zibilen kuartela. Orain birmoldatzen ari dira, pertsona nagusientzako eguneko zentroa izan dadin.