Ereño: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Assar (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
t clean up using AWB
30. lerroa:
Ereño [[Busturialdea|Busturialdeko]] eskualdearen ekialdean kokatzen da. [[Gernika-Lumo|Gernikatik]] [[Lekeitio]]ra doan BI-2238 errepideak herriaren erdigunea zeharkatzen du. Gernikatik 10 kilometrora eta Lekeitiotik 14 kilometrora dago. Herriak, [[Ibarrangelu]]rekin eta [[Ea]]rekin egiten du muga iparraldean, [[Gautegiz-Arteaga]]rekin mendebaldean, [[Ispaster]]rekin ekialdean, eta [[Kortezubi]]rekin eta [[Nabarniz]]ekin hegoaldean.
 
Ereño, [[Ereñozar]] mendiaren magalean dago, itsasoaren mailatik 150 metrora. Mendiei dagokienez, bi gain dira aipagarri [[Busturrigain]] mendia (558 m.) ipar-ekialdean kokatua eta [[Ereñozar]]reko San Migel (447 m.) ekialdean. Udalerri nahiko menditsua dela esan daiteke.
 
Orotara lau auzo daude: [[Akorda-Bollar]], [[Basetxeta-Atxoste]], [[Elexalde-Zeeta]] eta [[Gabika]]. Herriaren erdigunea Elexalde-Zeeta da, San Migel elizaren inguruan sorturiko etxe multzoa.
 
== Historia ==
Bi izan dira Ereñoko elizatearen historiaren ardatza, [[Santimamiñe]]ko kobazuloa batetik eta harrobiak, bestetik. Ereño "Marmolaren hiriburu" ere deitu izan dute, udalerriko harrobietatik ateratzen zen marmol gorriagatik. Marmol hau, mundu osoko eraikin erlijiosoetan eta jauregietan erabilia izan da. Tomas Goikolea historialariaren arabera, [[Ereño]], lehen herrixka, [[IX. mendea]]n sortu zen eta herriko biztanleak [[Santimamiñe]]ko kobazuloan bizi izandako lehen gizakien ondorengoak izan litezke.
 
Nekazari-herria izanik, artoa eta patatak lantzen zituzten bertako biztanleek batetik, eta abeltzaintzan ere aritzen ziren, bestetik. Dena den, harrobiaren ustiaketari esker, nekazaritzaz gain beste jarduera ekonomiko batean ere aritzeko aukera izan zuen herriak, inguruko nekazari-udalerrietan gertatu ez bezala.
84. lerroa:
 
== Garraiobide eta azpiegiturak ==
Herrira ailegatzeko BI-2238 errepidea hartu behar da. Garraio publikoari dagokionez, [[Bizkaibus]]eko A3526 lineak [[Ereño]], [[Nabarniz]] eta [[Gernika-Lumo|Gernika]] lotzen ditu.
 
== Ondasun nabarmenak ==