Federico Etxebarria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
protekzionismoaren aurka
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
10. lerroa:
Federico, Bizkaiko industriako jabe guztiek bezela, joera [[protekzionista]] argi eta irmoa zuen. Besteak beste [[Espainia]]ko politikan, horren alde egin zuen besteak beste hitzaldiak emanez.
 
≪Ez, hemen hau baizik ez da gertatzen: Espainiaren eta [[Alemania]]ren arteko hitzarmena bezalako tratatu [[galga]]rriekin hutsean geratuko da proiektua eta ezdeusean orain arte indarrean egon den [[aduana]]-zerga erregimenari esker eginiko lan handia; eta hala jokatzeak kalte handia eragingo dio, zalantzarik gabe, [[nazio]]ari; ez soilik etorkizunean industria-ekimen orori ateak itxiko lizkiokeen aurrebaldintza finkatuko litzatekeelako, baizik eta nazioak egungo aduana-zergen sistemaren babespean sorturiko [[fabrika]]k, hau da, horietako gehien-gehienek, eta haiek bezala, aurrez instalaturikoetan eginiko eraberritzeak eta zabalpenak hiletsirik jasoko lituzkeelako. Eta industria-jarduera horren azkenak, adi ezazue ongi, Altos Hornos enpresa joko luke galdaragintza et makineriarako instalazio berrietan, joko luke eta berean altzairugintza, eta Talleres de Deusto bere altzairu moldategietan eta [[makina]]k eta trakzio-materiala egiteko tailerretan joko luke [[Aurrera fabrika|Aurrera]] bere [[hodi]]gintza eta [[altzairu]]zko manufaktura garrantzitsuetan, eta [[Talleres de Zorroza]] eta [[Ugao]]ko tailerrak, zubigintza, bagoigintza, eraikuntza eta galdaragintzan (...) eta une honetan zehaztea luzeegi egingo lukeen beste jarduera asko ere joko luke. Aipatu gabe, jaunak, berebiziko garrantzia duten eta oraingo honetan zehaztea ez dudan industria-proiektu batzuk, haien instalazioa 1892ko aduana-[[zerga]]ren iraupenaren mendean baitago.
 
Bizkaia eta Espainiako beste lurralde guztiz garrantzitsu batzuk hain egoera tamalgarrian utziko dituzten eta era berean nazio guztian eragin handia izango luketen hain ondorio lazgarriak saihestearren, irmo eta tinko galde diezaiogun Gobernuari dagoeneko xedatu duena ez dezala baztertu, egungo babes-erregimena ez dezala hain itsu eta gupidagabe lurperatu eta, horrenbestezz, alde batera utz dezala Espainiaren eta Alemaniaren arteko hitzarmen burugabe hori≫.