Espainiako borboien berrezarkuntza Euskal Herrian: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
177. lerroa:
Horrek erraztu egin zuen Eskuineko Blokeen osatzea, eta blokeek, ordezkari kopuruari zegokionez, mesede egin zieten kontserbadoreei, nahiz eta erakundeetan ordezkari gehienak tradizionalisten taldeek irabazi, Araba, Gipuzkoa eta Nafarroako probintzietan. Ezker liberalak ondo erreakzionatu zuen Bizkaian, indartsu ari baitziren han errepublikar eta sozialistak, baina beste probintzietan, egoeraren aldaketarekin, eta taldekideak eta haien diskurtsoak hain desberdinak izanik, nora jo ez zekiela geratu zen, eta azkenean krisian sartu zen. Bestalde, kontserbadore batzuk tradizionalismora igaro ziren betiko, eremu oro har liberala zenari indarra kenduz.
 
Bizkaian, indarrak biltzea lortu zuen ezkerrak, baina ez eskuinak. Izan ere, hasieran, monarkismoaren edo kazikismoaren kontra nazionalismoaren hedatzea talde desberdinak erakartzeko zenbait ahalegin oso goiz egin ziren arren, ''[[La Gaceta del Norte]]''ren sorrera adibidez (1901), jende guztiz desberdina bateratzeko gauza izan zena, hala Lezama-Leguizamón, tradizionalista, [[Luis Chalbaud Errazkin|Chalbaud]], nazionalista, [[Adolfo Gonzalez de Kareaga|Adolfo González Kareaga]], monarkikoa edota [[José María Urquijo Ibarra|José María Urkixo Ybarra]], katolikoa. Egin ziren hitzarmen batzuk, baina, nazionalisten indarra hazi ahala, nazionalista-antinazionalista lehia izan zen probintzia horretako eztabaiden ezaugarri nagusia, 1918tik aurrera batez ere; kontserbadore dinastiazaleek egindako itun xelebreak ere azalduko zituen horrek, hala ''La Piña''ko kide ohiak sozialistekin elkartu zituena.
 
Politika gertaera jakin batzuek aldatu zuten egoera. Bizkaian, nazionalistek bat batean agertu zuten indarra izan zen gauzarik nabarmenena: 1917an Diputazioaren lehendakaritza lortu zuten, eta Gorteetako diputatu guztiak urte bete geroago, Bilbokoa izan ezik, urte horretatik aurrera Prieto sozialista izango baitzen Bilboko diputatua.
198. lerroa:
 
Errestaurazioaren azken krisiaren unea bestalde, politika alderdien baitan, une larri eta liskar handiekin batera gertatu zen Euskal Herrian. Errepublikarren artean sekulako krisia sortu zen bat-batean, alderdia desagertzeraino ia. [[Errusiako Iraultza]]ren eta [[Hirugarren Internazionala]]ren zuzeneko ondorio gisa, [[komunismo|komunistak]] eta sozialistak banatu egin ziren 1921ean; nolanahi ere, banaketa hori sindikatuetan antzeman zen batez ere, politikan eta hauteskundeetan baino gehiago. Urte horretan bertan bereizi ziren talde nazionalistako [[Aberri (EAJ)|aberrianoak]], eta bi talde sortu ziren, batez ere Bizkaian garrantzitsu zirenak: [[Comunión Nacionalista Vasca]] eta [[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJ]], bereizitakoek hartu zuten izena. Gainerako probintzietan talde ofizialarekin geratu ziren nazionalista gehienak. Karlistek ere izan zuten beren zatiketa mellista (Vázquez de Mella, bultzatzailearen izenagatik), aurreko integristenarekin elkartu zena; baina zatiketa hark, aldi berean, beste taldeekin elkartzeko aukerak zabaltzen zituen, mauristekin esate baterako, eta nolabait jaimisten diskurtso zaharkitua berritzen zuen. Horrez gainera, oso ahulduta baitzebiltzan garai hartan, euskal nazionalismoaren bultzadak Bizkaian sorrarazitako eztabaida ere beretu behar izan zuten, nazionalismoak nola indargabetzen zituen ikusiz. [[Primo de Riveraren diktadura|Primo de Riveraren kolpe militarra]] iritsi zenean, 1923ko irailean, euskal gizartea, politikari zegokionez, gizarte espainolaren krisi berean zegoen murgildua, eta horregatik ere ez zion behar bezalako indarraz kontra egin diktaduraren ageriko mehatxuari.
 
== Euskal pluralismoa ==
[[Fitxategi:SabinoAranaTxapeldun.jpg‎|thumb|Sabino Arana.]]