Karo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t →‎top: clean up using AWB
3. lerroa:
'''Karo''', [[latin]]ez ''Marcus Aurelius Carus'' ([[230]] inguru - [[283]]ko uztaila edo abuztua), [[erromatar enperadoreen zerrenda|erromatar enperadorea]] izan zen [[282]]tik hil zen arte. Senataria izanda, lanpostu publiko batzuetan aritua zen [[Probo]]k [[Pretoriar Guardia|Pretoriar Goardiako]] prefektua izendatu zuenean. [[Probo]]ren heriotzaren ostean, Karo enperadore aldarrikatu zuten pretoriarrek.
 
Karok [[Probo]]ren hiltzaileak gogor zigortu bazituen ere, Karok berak parte hartu izanaren susmoak zabaldu ziren. Aldarrikapen ostean ez zen berehala [[Erroma]]ra joan. Senatuko onespenarekin aski zeukan.
 
[[Karino]] eta [[Numeriano]] semeei ''Zesar'' titulua eman zien. [[Karino]] mendebaldeko erdiaz arduratu zen. [[Numeriano]]rekin batera, Karok pertsiarren kontrako kanpaina prestatu zuen. Quadiarrak eta sarmatiarrak [[Danubio]]n garaituta, Karok [[Mesopotamia]] konkistatu zuen eta [[Tigris]] ibaiaren bestaldean iritsi zen.