«San Lorenzo basilika (Florentzia)»: berrikuspenen arteko aldeak

t
clean up using AWB
t (→‎Medicitarrak eta Brunelleschi: barne lotura zuzenketa)
t (clean up using AWB)
[[Fitxategi:Complesso di san lorenzo 11.JPG|thumb|250px|San Lorenzo multzoaren airetiko irudia]]
'''San Lorenzo basilika''' ([[italiera]]z ''Basilica di San Lorenzo'') [[Florentzia]]n dagoen [[basilika]] da. Nahiz eta eliza [[IV. mendea|IV. mendetik]] egon, gure garaietara heldu den forma [[XV. mendea]]n jaso zuen, eta italiar [[Pizkundea|Pizkundeko]] adibide garrantzitsuenen artean daukagu. Hiriko elizarik handienetarikoa da, izen bereko plazan kokatua. Gaur egun, hiriguneko merkatuaren egoitza da.
 
Garrantzi handiko eliza da, [[Filippo Brunelleschi]] Pizkundeko aitzindari eta maisuaren diseinua. Brunelleschi ez zen basilikaren eraikuntzan gurutzatuko zen azkenengo maisua; [[Michelangelo|Michelangelo Buonarrotik]] [[Leon X.a]]ren enkarguz ekialdeko fatxadaren estaldura proiektatu zuen. Proiektuaren kostua zela eta, diseinua bertan behera utzi zen, eta gaur egun elizak estaldura gabe jarraitzen du.
== Basilikaren istorioa ==
 
[[393]]. urtean izan zen sagaratua, hiriko tenplu kristau zaharrenetarikoa dugularik. Hiru mendez Florentziako katedrala izan zen, gerora Santa Reparata elizari txanda utzi arte. [[1059]]. urtean handitzeko lanak izan zen, eta ostera sagaratu zen. Elizaren albo batean topatzen dugun klaustroa garai honetan izan zen eraikia.
 
=== Medicitarrak eta Brunelleschi ===