Klasizismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
No edit summary
5. lerroa:
Italiako [[Pizkundea]]n, [[XIV. mendea]]ren amaieran, benetako klasizismorako joera nabarmendu zen. [[XV. mendea]]ren hasieran [[Florentzia]]ko zenbait artistak ([[Filippo Brunelleschi|Brunelleschi]], [[Masaccio]]) [[Erroma]]ko monumentuen hondakinetan aurkitu zituzten ereduak; [[L. B. Alberti]]k arkitektura arrazional eta klasikoaren printzipioak definitu zituen. Lehen klasizismoaren aldian nagusi dira Florentziako arkitekto, margolari eta eskultoreak: [[Donatello]], [[Lorenzo Ghiberti|Ghiberti]], [[Andrea del Castagno]], [[Sandro Botticelli|Botticelli]], [[Filippino Lippi]], [[Piero di Cosimo]] eta abar. Florentziatik kanpo [[Piero della Francesca]] eta [[Andrea Mantegna]] nabarmentzen dira. [[XVI. mendea]] Pizkundeko klasizismo betearen garaia da.
 
Erroman, [[Leonardo da Vinci]] eta [[Rafael]] margolariek, [[Michelangelo]] eskultoreak, eta pablo [[Antonio da San Gallo Gaztea|da San Gallo Gaztea]] eta [[Donato Bramante]] arkitektoek Europa osora hedatu zen arte-mota moldatu zuten. Erromatik kanpo [[Andrea Palladio|Palladio]] arkitektoa eta [[Tiziano]] margolaria dira aipagarrienak.
 
Harrezkero, klasizismotik saihesten diren manierismoa eta gero [[Michelangelo]]ren obran jatorria duen [[barrokoa]] garatu ziren. Azken joera horren aurka, alabaina, [[XVII. mendea|XVII. mendeko]] frantses klasizismoa sortu zen: [[Nicolas Poussin]] frantses margolariak arrazoian oinarrituriko klasizismo garbira jo zuen berriro, [[Rafael]] eta [[Tiziano]]ren ereduei jarraituz. Arkitektura-obra garrantzitsuak dagozkio klasizismo molde honi, Louvreko eta Versaillesko jauregiak adibidez. [[XVIII. mendea]]n, [[Andrea Palladio|Palladioren]] obran oinarrituriko klasizismoa garatu zen, gero Estatu Batuetara hedatu zena. Garaitsu hartan bermatu zen neoklasizismo deiturikoa, baina joera honek antzinatekoak ez bezalako ikusmoldea zekarren, eta hala hautsi zen benetako tradizio klasikoa.