Turkia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Historia: barne lotura zuzenketa
t →‎Kultura: barne lotura zuzenketa
220. lerroa:
Turkiako kulturak [[Arabia]]ko, [[Persia]]ko eta [[Bizantzio]]ko kulturen ezaugarriak edo osagaiak ditu. Baina, [[XIX. mendea|XIX. mendetik]] aurrera, Europako sartaldeko kultura sartu, eta [[Lehen Mundu Gerra]]ren ondoren Turkiako estatu berria sortu zuen gutxiengo ilustratuaren artean sustraitu zen. Harrezkero, Turkiako bertako kultura-nortasuna sendotzeko joera nagusitu da, lehenik eta behin, arabiar kulturaren eraginari aurre eginez. [[Kemal Atatürk|Mustafa Kemal Ataturk]]ek [[latindar alfabetoa|alfabeto latinoa]] eta [[gregoriotar egutegia|egutegi gregoriarra]] nahitaezko egin zituen. Turkiako artistek eta idazleek nazionalismo kulturalaren eta mendebaleko kulturaren aldeko jarrera hartu dute, tradizio [[panislamismo|panislamiko]]aren kaltetan. Turkiako erakunde ofizialek tradizioko kultura bultzatzen dute, mendebaleko antzerkiarekin eta operarekin batera. Kulturaren hiri nagusiak Ankara, Istanbul eta Izmir dira.
 
Turkian antzinako kulturen aztarnak eta eraikuntza ikusgarriak daude. Aipagarria da, besteak beste, [[Istanbul]]eko [[Santa Sofia|Santa Sofiaren basilika]], [[VI. mendea]]n eraikia, eta geroago, [[meskita]] eta museo izana. Literaturan, [[XVI. mendea]]n, Inperio Otomandarraren zabalkundearekin batera, Arabiako eta Persiako eraginak zituen literatura egin zen. Garai hartako idazle aipagarrienak [[Fuzuli]] (1480-1556) eta [[Baki]] (1526-1600) olerkariak dira. [[XIX. mendea]]n, aldaketa nabarmena izan zen, [[Frantzia]]ko [[erromantizismo]]aren eragineko literatura egiten hasi baitzen. [[Namık Kemal|Namik Kemalek]] (1840-1888) aberriaren eta askatasunaren ideiak zabaldu zituen.
 
Hizkuntzaren erreformarekin batean (ortografia fonetikoa bideratzea eta arabieraren eta persieraren irakaskuntza galaraztea) idazkera egunoroko hizkuntzara etorri zen. Errealismoak gorteko poesiaren tokia hartu zuen, eta idazleek herri xumearen bizimodua islatu zuten: [[Nâzım Hikmet|Nazim Hikmet]] (1902-1963), [[Yachar Kemal]] (1920) eta [[Mahmut Makal]] (1930) dira aipagarrienak. Zinemagintzan, aipagarria da [[Yilmaz Güney]] (1937-1984) zinema antzezle eta zuzendaria, berak egindako filmetan (''Yol,'' 1982; ''Harresia,'' 1983; etab.) Turkiako politika, gizarte eta sexu zapalkuntza salatu zituena.