Batezbesteko aritmetiko sinple: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Batezbesteko01 eu.svg|thumb|right|300px|'''Batez besteko aritmetiko sinplea''' datuen [[grabitate-zentro]]a da: datu guztiak [[balantza]] batean jarrita, oreka batez besteko aritmetikoari dagokion puntuan kokatzen da.]]
 
'''Batezbesteko aritmetiko sinplea''', besterik gabe '''batezbesteko aritmetiko''' ere deitua, [[estatistika]]n maiz erabiltzen den [[batezbesteko]] eta [[zentro-joera (estatistika)|zentro-joerako neurri]] bat da. Batezbesteko gisa, datu-multzo baten batez besteko aritmetiko sinplearen inguruan biltzen dira datu guztiak, datuen gutxi gorabeherako zentro-joera bat emanez. Beraz, bere helburua, datu guztiak balio bakar batez adierazi edo ordeztea da <ref>Horrela, batez besteko aritmetiko sinple bat kalkulatzean, informazio galera gertatzen dela esan daiteke, datu guztiak balio bakar batez adierazten baitira.</ref>.
 
Adibidez, ikasle batek bi azterketetan lortutako kalifikazioak 6 eta 8 izan badira, kalifikazioen batezbesteko aritmetiko sinplea 7 da <ref>Bi azterketek garrantzi berdina badute, bestela [[batezbesteko aritmetiko haztatu|batez besteko aritmetiko haztatua]] erabili behar baita.</ref> (kalifikazioak batuz eta kalifikazio kopuruaz zatituz: (6+8)/2=7) eta, beraz, kalifikazio orokorra 7 dela esan daiteke.