Azido desoxirribonukleiko: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
91. lerroa:
Giza gorputzak 30.000 proteina inguru ditu eta hauek 20 [[aminoazido]] desberdinez osatuta daude. DNA molekula bat da aminoazido hauen sekuentzia zehaztuko duena hain zuzen ere. Proteinen sintesian, DNAren gene bat irakurri eta RNAn transkribatzen da. RNA horrek, DNA eta proteinak sintetizatzen dituen makineriaren artean mezulari gisa jarduten du. Horregatik, RNA mezulari edo mRNA izena ematen zaio. mRNA hori proteinen sintesian eredu bezala erabiltzen da, aminoazidoak ordena egokian lotzeko proteinak eraikitzean.
[[Biologia molekularraren dogma nagusi]]ak informazioak DNA → RNA → proteina norabidea jarraitzen duela dio. Aitzitik, gaur egun dogma hori zabaldu egin behar dela badakigu, beste informazio fluxu batzuk aurkitu direlako, hala nola
* '''DNA ez kodifikatzailea'''. Organismo baten genomako DNA bi taldetan sailka daiteke: proteinak kodifikatzn dituena (geneak) eta kodifikatzen ez dituena. Espezie askotan, genomaren zati txiki batek bakarrik kodifikatzen ditu proteinak. Giza genomaren kasuan, %1.5 inguru da proteinak kodifikatzeko gai, zati hauei exona izena ematen zaie eta 20.000-25.000 genek osatzen dute. Gainerako DNA ez kodifikatzailea da eta introna izena ematen zaie zati horiei.
|