Neolitoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
"bihia ereitera" egokiago dirudi
5. lerroa:
 
== Neolitoa Europan ==
Neolitoko kultura Ekialde Hurbiletik hedatu zenez gero, berandu iritsi zen Europara. Hala, Ekialde Hurbilean, Indian eta Txinan [[Brontze Aro]]an sartu ziren unean (K.a. 2500. urte inguruan) Europan Neolitoan bizi zen gizakia. Zenbait tokitan, gainera, [[abeltzaintza]] lehenago sartu zen [[nekazaritza]] baino eta horregatik askoz urriago dira garai hartako herrien aztarnak. Bestalde, Europan hasieran ez zen herri iraunkorrik sortu: luberriak egin, lurra lantzeko prestatu eta emankortasuna galtzen zuenean, leku hura utzita beste lurralde batzuen bila joaten ziren bizitzabihia egiteraereitera.
 
Neolitoko aztarna zaharrenetakoak orain dela 6.000 urte ingurukoak dira Europan. Garai hartako harrizko hilobiak aurkitu dira [[Italia]]n. [[Iberiar penintsula|Iberiar Penintsulan]] orain dela 4.500 urte inguruko zeramika puskak aurkitu dira ''[[Cova de l´Or]]'' izeneko haitzuloan ([[Alacanteko probintzia|Alacanten]]). Neolitoaren bukaeran eta Brontze Aroaren hasieran agertu ziren Europan monumentu megalitikoak: [[zutarri (argipena)|zutarriak]], [[harrespil]]ak eta [[trikuharri]]ak batez ere.