Enpedokles: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
4. lerroa:
== Filosofia-sistema ==
 
Enpedokles pentsatzen zuenaren arabera, oker handia zen unibertsoan gai bakarra zegoela pentsatzea. Horrela izango balitz, arrazoiak esaten duenaren eta «''gure begiekin ikusten duguna''»ren arteko ezberdintasuna garaiezina izango litzateke. Bistakoa da ura ezin daitekeela [[arrain]] edo [[tximeleta]] bihurtu, ura ezin baitaiteke aldatu. Urak ura izaten jarraituko du betiko. Horrexegatik [[Parmenides]]ek arrazoi zeukan «''ezer ez da aldatzen''» esan zuenean. Era berean, Enpedoklesek arrazoia ematen zion [[Heraklito]]ri, gure [[zentzumen]]ak ematen diguten informazioaz fidatu behar garelako. Sinistu behar dugu ikusten duguna, eta [[natura]]n etengabeko aldaketak ikusten ditugu.
 
===Oinarrizko lau gaiak===
Enpedokles esan zuen deuseztatu behar zena gai bakar bat dagoenaren ideia zela. Ez ura ez airea ez dira gai, beraiek bakar-bakarrik, [[arrosondo]] edo tximeleta batean bihurtzeko, horrexegatik naturak ezin du gai bakar bat eduki. Beraren ustez natura lau gai edo «''erro''» zituen. Lau ''erro'' horiek: [[lur]]ra, [[aire]]a, [[su]]a eta [[ur]]a ziren. Naturako aldaketak lau gai horiek nahasten direlako gertatzen dira eta berriz banatzen direlako. Dena lurrez, airez, suz eta urez osatuta dagoelako, baina proportzio ezberdinetan. [[Lore]] edo [[animalia]] bat hiltzean, lau gaiak berriz banatzen dira. Aldaketa hori begiekin ikus dezakegu. Baina lurra eta airea, sua eta ura aldatu gabe geratzen dira parte hartzen duten aldaketa guzti horiekin. Hau da, ez de egia «''dena''» aldatzen dela.
 
[[Errealitate]]an, ez dago ezer aldatzen dena. Gertatzen dena zera da, lau gai ezberdin nahasten eta banatzen direla, gero berriz nahasteko. Adibidez, margolari batek [[kolore]] bakar bat badu -adibidez [[gorri]]a- ezin dezake [[zuhaitz]] berde bat margotu. Baina [[hori]]a, gorria, [[urdin]]a eta [[beltz]]a baditu, milaka kolore lor ditzake. Enpedoklesek ez zen kasualitatez pentsatu naturako «''erroak''» lurra, airea, sua eta ura zirela. Bera baino lehenago, beste filosofo batzuk frogatzen saiatu ziren oinarrizko gaia ura, airea edo sua izan behar zutela. [[Tales]] eta [[Anaximenes]]ek esan zuten ura eta airea naturako gai inportanteak zirela. [[Antzinako Grezia|Greziarrek]] ere bai pentsatzen zuten sua inportantea zela. [[Eguzkia]]ren inportantzia aztertzen zuten naturako bizidun guztiarentzat eta, giza eta animalien gorputzaren berotasuna ezagutzen zuten.
 
===Indarrak===
Enpedoklesen arabera, bi [[indar]] zeuden naturan eragina zutenak. «''Maitasuna''» eta «''gorrotoa''» deitu zituen. Gauzak batzen dituena «''maitasuna''» da eta banatzen dituena «''gorrotoa''» da. Filosofoak desberdintzen du ''gaia'' eta ''indarraren'' artean. Gainera, gaur egungo zientziak ere bai naturako gai eta indarraren artean desberdintzen du. Zientzia modernoak esaten du naturako prozesu guztiak gaien elkarrekintza bezala eta zenbait naturako indarrak bezala azaldu daitekeela.
 
===Zentzumenak===
Enpedoklesek ere aztertu zuen zer gertatzen zen zerbait gure zentzumenekin sumatzen dugunean. ''Nola ikus dezakegu lore bat?'', ''Zer gertatzen da orduan?''. Enpedoklesek pentsatzen zuen gure [[begi]]ak lurrez, airez, suz eta urez osatuta zeudela, naturako gauza guztiak bezala. Eta nire begian daukan ''lurrak'' lurra dena ikusten du, ''aireak'' airea, ''suak'' sua eta ''urak ura. Begiek gai bat faltan izango balute, ezingo genuke natura osotasunean ikusi.