Alfontso XIII.a Borboikoa (Espainia): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
ingeles sustantiboaren aurretik
30. lerroa:
[[Alfontso XII.a Espainiakoa|Alfontso XII.aren]] hilondoko semea, erregetu bitartean bere ama [[Maria Kristina Austriakoa|Maria Kristina Habsburgo-Lorrenakoa]] izan zen erregeorde. Adin txikia bitartean, [[1898]]an Espainiak [[Kuba]], [[Puerto Rico]] eta [[Filipinak]] galdu zituen, iparramerikarren esku-hartzeak erabaki zituen askatasun gerren ondorioz. Espainiaren Inperioa bukatua zen. Bi urte geroago, aldiz, [[Mendebaldeko Afrika]]ko zati bat hartu zuen Espainiak (Muni), [[Maroko]]ra hedatuko zen kolonizazioari ekinez.
 
[[1902]]. urtean koroatu zen eta [[1906]]an ezkondu zen [[Viktoria Eugenia Battenbergekoa]] aristokrataingeles ingelesarekinaristokratarekin. Atentatu bat izan zuen erregearen jarraigoak egun hartan (erregeak izan zuen bigarrena, bietatik zauririk gabe irten zen). [[1912]]ko frantses-espainiar itunak Marokoko egoera argitu bazuen ere, ahalegin militar eta ekonomiko bereziak eskatu zizkion Espainiako estatuari, egokitu zitzaien alderdiko erresistentzia askoz ere indartsuagoa izan baitzen. [[Lehen Mundu Gerra]]n Espainia neutral izan zelarik, ekonomia espainiarra arras bizkortu zen, gerran zeuden herrien merkatu berriak zabaldu egin baitzitzaizkion. Sistema politikoak, alabaina, porrot egin zuen: [[burgesia]]ren alderdi dinastikoak ahuldu, ezkerreko alderdi sozialista eta sindikatuak ([[Lanaren Konfederazio Nazionala|CNT]] eta [[UGT]]) hazi eta gorpuztu eta [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] nahiz [[Katalunia]]ko higikunde abertzaleak sendotu ziren.
 
[[1923]]ko irailaren 13an, Alfontso XIII.aren onespenarekin —eta [[ugazaben elkarte|patronaleko]] zati handi baten, [[Erromatar Eliza Katolikoa|Eliza Katolikoaren]], [[Armada]]ren eta [[kontserbadurismo|kontserbadore]] gehienen laguntzarekin—, [[Miguel Primo de Rivera]]k Estatu kolpea jo eta diktadura ezarri zuen. [[1927]]an bukatu zen [[Rifeko gerra|Marokoko]] gerra eta, [[1930]]. urtean, Primo de Rivera erretiratu eta alderdi guztiak berriz ere plazaraturik, Alfontso XIII.a bakar samar gelditu zen nagusi ziren errepublikaren aldeko indarren aurrean. [[1931]]ko apirilaren 12ko Udal Hauteskundeek egoera hau berretsi baizik ez zuten egin; 1931ko apirilaren 14an, [[Espainiako Bigarren Errepublika]] aldarrikatu zen, eta erregek ihes egin zuen Espainiatik. Azaroaren 26an, lege baten bidez, [[Espainiako Gorteak|Parlamentuak]] goi saldukeriaren errudun jo zuen errege, eta erregetzako eskubideak kendu zizkien hari eta haren ondorengo guztiei: