Potemkin korazatua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t clean up, replaced: {{URS|1}} → {{bandera|Sobietar Batasuna}} using AWB
8. lerroa:
| estreinaldia =
| generoa = [[Drama]] soziala
| herrialdea = {{URSbandera|1Sobietar Batasuna}}
| iraupena = 75 [[Minutu|min.]]
| aurrekontua = ? [[Errublo|руб]]
36. lerroa:
[[Fitxategi:odessastepsbaby.jpg|thumb|40|rigth|Umea eskaileretan behera.]]
 
Bere lehen lanean erakutsitako maila ikusita (''Greba'', 1924), Eisensteinek aukera izango du 1905eko iraultza ospatzeko asmoz egingo den filma zuzentzeko. Iraultza horrek bi gertakizun nagusi ditu garaikide: batetik Errusiak Japoniaren aurka galdutako gerra, eta bestetik Tsarraren indarrek San Petersburgoko langileen aurka eragindako triskantza. Jazarpen horrek greba orokorra abiaraziko du Errusiako hainbat lekutan. Gobernuak mendeurren horren ospatze aldera filma egiteko asmoa zela-eta gidoilaria paratu zuen lanean, nor 1905eko kalamitate horiek gidoi batean harilkatzen saiatu zen. Eisensteinek, hainbeste gertakariren artean galduta eta nahasi, irtenbidea Odesako portura eraman zuen, eta bost ataletan banatu zuen bi ardatz ondo berezituen arteko dialektika: on eta txarren arteko liskarra.
 
== Odesako eskailerak ==
Filmako laugarren atalean Odesako eskaileretan jazotakoa dugu oinarri, gerora filma bera ezaugarritzeko sinbolo bilakatu dena. Eszena honetan Tsarraren kosakoak amaierabako eskaileretan behera doaz, hiltzeko makinak bailiran, halakoa baita daramaten itxura eta darabilten ibilera izutzekoa. Sekuentziaren akabuan soldaduek ama eta umeari egiten diete tiro. Ama hilda, lurrera erortzean, nahigabean ume-kotxeari eragiten dio: badoa kotxea amilka, jende jazarri beldurtuaren ondoan.
 
Eisensteinek alegia sortu zuen. Odesako eskaileretakoa ez zen benetan horrela gertatu. Zuzendariaren asmazioa izan zen, nahiz eta egia izan Odesako herritarrak kexu azaldu Potemkin itsasontzia hirian egon izanaz. Dena den, ondo baten kontatu zuen Eisensteinek azaldu nahi zuena (ondo egindako propagandari ordain handia zor),jende askok egiazko eta gertatukotzat jotzen baitu filman agertutakoa.
45. lerroa:
Eszena hau Eisensteinen muntaiaren teorien isla da. Osterako eraginak asko eta ezagunak izan dira: [[Leni Riefenstahl]] (''Triumph of the Will''), [[Francis Ford Coppola]] (''The Godfather''), [[Brian De Palma]] (''The Untouchables''), [[Woody Allen]] (''Bananas'' eta ''Love and Death'') edo [[Terry Gilliam]] (''Brazil'').
 
Zenbaitek dioenez, pertsonak baino Eisensteinen helburua giza taldea erretratatzea izan zen. Hartara pertsonaien ezaugarritzea lausoa da, eta nahikoa da onak eta txarrak zeintzuk diren ondo islatzea: korazatuko kapitaina, usteldutako okela jateko moduan dagoela ziurtatzen duen medikua edota ontziko abadea ikuslearen begitan gaizto eta krudel dira; matxinadari ekiten dion marinelak, ordea, martiri izatera ailegatuko da. Ikusleek inongo esfortzu barik hiru etsai horiek gorrotatuko ditu eta herriak bizi duen egoera tamalgarriaren erantzuleak nortzuk diren erraz asko asmatuko du; aldi berean euretako bat marinela da, heroia sortua da.
 
Zine mutuaren baitarako lau lan sortu zituen eta berauetan antzezle nagusia jendetza da, jende oldea. Ez zien aktore profesionalei aukerarik eman, gutxitan ez bada eta kasu horietan ere bigarren maila batean utzita.
 
[[Fitxategi:kino0.jpg|thumb|300px|center|''Potemkin korazatua'' filmaren beste afixa bat]]