«Durangoko bonbardaketa»: berrikuspenen arteko aldeak

== 1937ko martxoaren 31ko bonbardaketak ==
1937ko martxoaren 31n 07:00etan [[Soria]]tik ([[Espainia]]) bonbardaketa astuneko 24. taldeko 213 eta 214. eskuadrilako [[Savoia S-81]] bederatzi hegazkin aireratu ziren. 08:00etan [[Logroño]]tik (Espainia) [[Fiat Cr-32]] hamazortzi bost ehiza-hegazkin abiatu eta [[Errioxa]] gainean elkartu ziren Soriatik irtendakoekin. Handik formazioan joan ziren [[Idiazabal]]eraino. Idiazabal gainean bira eman eta eskuadrila bakoitzak bere helbururantz hartu zuen: 213. eskuadrilako bost hegazkin, [[Victtorio Cannaviello]] buru zutela, [[Elorrio]]rantz joan ziren, eta 214. eskuadrilako beste lau, [[Gildo Simini]] buru zutela, Durangorantz.
Elorriora 50 kiloko 88 bonba utzi zituzten jausten. Durangora 214. eskuadrila sortaldetik sartaldera sartu zen goizeko 08:30 aldera, [[Kurutziaga]]tik aurrera hiriaren diagonalik luzeena egin eta, bonbardaketako lau hegazkin haiek 50 kiloko 80 inguru bonba bota zituzten.
1.204

edits