Nafarroako Kutxa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
3. lerroa:
'''Nafarroako Kutxa''' —[[gaztelania]]zko '''CAN''' siglaz ezaguna— [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] [[aurrezki kutxa]] bat da, [[2000]]. urtean Nafarroako Aurrezki Kutxa eta [[Iruñeko Udal Aurrezki Kutxa]] bateratuz sortua. 2006an, [[Espainia]]ko 11 probintziatan zituen bulegoak, eta urte berean [[Gipuzkoa]], [[Araba]] eta [[Bizkaia]]n hedatzeko planari ekin zion, une hartaraino ez baitzuen bulegorik izan [[Euskal Autonomia Erkidegoa]]n.
 
Nafarroako Kutxaren egoitza nagusia [[Iruñea|Iruñeko]] [[Karlos III.a hiribidea]]n dago, [[Entzierroaren monumentua]]ren alboan.
 
[[Kontuz!]] kontsumitzaile elkarteak salatu du Nafarroako Kutxa, egiaz, dagoeneko ez dela existitzen, hainbat erakunde eta pertsonak ([[Endesa]], [[Miguel Sanz]], [[Enrique Goñi]] eta abar) Nafarroako Kutxaren dirua beren probetxurako erabiliz aurrezki kutxa hori porrot egitera eraman dutelako.<ref>{{es}} Ateak Ireki (2013): [http://www.youtube.com/watch?v=DqXTZwdfLwE&feature=share ''#CAN: el gran golpe''] dokumentala, Kontuz! elkartearen salaketako datuak erabiliz egina. Iraupena: 1 h 01' 11<nowiki>''</nowiki>. [[Copyleft]] lizentziarekin argitaratua.</ref>