Espainiako trantsizioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
41. lerroa:
[[Francisco Franco|Franco]] jenerala hiltzean, [[Joan Karlos I.a Espainiakoa|Joan Karlos Borboikoa]] [[Espainia|Espainiako Erresumako]] errege izendatu zuten [[1975]]eko [[azaroaren 22]]an, Francok indarrean jarritako oinordekotza legeari jarraituz. Ordutik aurrera, plan bati jarraituz eraman zen ''trantsizio'' izeneko prozesua. Plan hori mendebaldeko herriek, [[Espainia]]ko eta nazioarteko [[kapitalismo]]ak, oposizioko alderdi nagusiek eta frankismoaren erregimenaren barruko koadroek jarri zuten martxan. Helburua, estatu frankista homologatutako estatu demokratiko bihurtzea izan zen.
 
Plan horren arazoa beste bat zen: Aldaketa proposatzen zuten mugimenduek gehiegizkotzat har zitezkeen garaipenak ez lortzea hain zuzen. Horrela, frankismoaren koadro guztiek bere lekuetan jarraituko zutela ziurtatu zen, funtzionarioen mailatik hasi (irakasle, polizia, epaile, mediku... izan), eta militarretaraino iritsiz. Halaber, koadro politiko gehienek ere ziurtatua zuten bere jarraipena, "zentroko" partidu berrian ([[Zentro Demokratikoaren Batasuna|UCDn]]). Jarraipena zainduko zen, estatuburutik hasi eta estatuaren azken ordezkariraino. [[Erromatar Eliza Katolikoa|Eliza Katolikoaren]] estatus bereziari eusteko asmoz pausuapauso bat eman zen konkordatu berri baten bitartez, [[1978]]ko [[konstituzio]]a baino lehen hitzartua. Konkordatu horrek, Eliza Katolikoari estatus fiskal berezia ematen zion, hezkuntzan eta diru laguntzetan pribilegio egoera mantentzen ziona.
 
Gauzak horrela, sustraitutako botere hauen guztien eta aldaketazale ziren besteen arteko lehia gisa jokatu ziren urte horietako aldaketa guztiak. Gehiegizko eskaeren aurrean [[armada]]ren mehatxu inplizitu eta esplizituak gertatu ziren, oraindik jendearen memorian zirauen [[Espainiako Gerra Zibila|1936ko Gerragerrak]] eta haren osteko errepresio bortitzarenbortitzak eragindako beldurra baliatuz, jendarteagizartea posizio mugatu batzuetan mantentze aldera.
 
Jarrera hau [[Torcuato Fernández Miranda]]k jarri zuen hitzetan zera esanda: "legetik legera joan behar da legearen bitartez". Jarrera honen aurka baziren erregimenean inolako aldaketarik nahi ez zuten sektoreak, "ultrak" eta armadako zenbait buru. [[Platajunta]] oposizio demokratikoko alderdien batura ([[Junta Democrática de España]] eta [[Plataforma de Convergencia Democrática]]), hasiera batean lege hausturaren alde zegoen.