Martti Ahtisaari: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t clean up, replaced: |FIN}} → Finlandia}} using AWB
22. lerroa:
 
== Biografia ==
Maisu eta [[ekonomia]] ikasketak egin zituen. [[1965]]. urtean hasi zuen bere karrera diplomatikoa [[Finlandiako Kanpo Arazoetarako ministerioa]]n, eta lankidetza teknikoan espezializatu zen. 1972an Garapenerako Laguntzaren Saileko zuzendariorde izendatu zuten. 1973-1976 bitartean [[Tanzania]], [[Zambia]], [[Somalia]] eta [[Mozambike]]ko [[enbaxadore]] izan zen. Ondoren nazioarteko zerbitzuetan sartu eta Kanpo Arazoetarako estatuko idazkariorde izatera iritsi zen. [[1991]]ko urtarrilean [[Irak]] eta [[Kuwait]]era joan zen [[Nazio Batuen Erakundea|NBEren]] idazkariorde orokor gisa [[Golkoko gerra]]k eragindako behar humanitarioak aztertzera. Bere txostenean Irakeko egoera katastrofikotzat jo zuen eta elikadura, erregai, eta osasun eta nekazaritza tresnen debekua bertan behera uztea gomendatu zuen. Urte bereko maiatzean NBEko lana bukatu eta [[Finlandia]]ra itzuli zen estatu idazkari kargua betetzera. [[1992]]an [[Bosnia-Herzegovina]]rako Lantaldearen lehendakari izendatu zuten [[Jugoslavia]] ohiari buruzko Nazioarteko Biltzarrean, eta NBEren idazkari orokorraren zona horretarako ordezkari berezi, errepublika horren etorkizun konstituzionalari buruzko negoziazioak bideratzen laguntzeko.
 
[[1994]]. urtean Finlandiako presidente aukeratua izan zen eta [[Europar Batasuna|Europar Batasunean]] sartzeko negoziazioekin aurrera jarraituko zuela agindu zuen. [[2008]]an [[Bakearen Nobel Saria]] jaso zuen, nazioarteko gatazkak konpontzen urteetan egindako lanagatik (Kosovon, gehienbat).
33. lerroa:
{{commonskat}}
 
{{biografia zirriborroa|FINzirriborroaFinlandia}}
{{Finlandiako presidente aurkibidea}}