Windsorko gaztelua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Gazteluaren egituraketa: Barne lotura zuzenketa: Eduardo III.a Ingalaterrakoa
t clean up, replaced: herrialdea = ENG → herrialdea = Ingalaterra using AWB
4. lerroa:
| irudi-oina = Windsorko gaztelua, airetik ikusia.
| herria = [[Windsor (Berkshire)|Windsor]], [[Berkshire]]
| herrialdea = ENGIngalaterra
| dn =51
| mn =29
15. lerroa:
}}
{{argitzeko|gazteluari|Windsor}}
'''Windsorko gaztelua''' ({{lang-en|Windsor Castle}}) da, [[Londres]]ko [[Buckingham jauregia]]rekin eta [[Edinburgh]]eko [[Holyrood jauregia]]rekin batera, [[Britainia Handia|Bretainia Handiko]] errege-erreginen egoitza ofizialetako bat. Bizitoki gisa erabilitako mundu osoko gaztelurik handiena da, eta [[Gilen I.a Konkistatzailea]]ren garaian dauka jatorria.
 
Gaztelua [[Ingalaterra]]ko [[Berkshire]] konderriko [[Windsor (Berkshire)|Windsor]] herrian kokatuta dago, Londresetik mendebaldera. Londresetik Windsorrerako tren-bidaiak 55 minutu irauten du, eta trena [[Waterloo tren-geltokia|Waterloo tren-geltokitik]] abiatzen da.
 
Hasiera batean Ingalaterrako, gero Bretainia Handiko eta, geroago, [[Commonwealth]]eko lurraldeetakoak izandako errege-erregina gehienek zuzeneko eragina izan dute gazteluaren eraikuntzan eta bilakaeran. Gaztelua, hain zuzen ere, haien gotorleku, bizileku, jauregi ofizial eta, kasu batzuetan, espetxe ere izan da.
 
Erresuma bake-garaian egondakoan, apartamentu handi eta ikusgarriak eraikiz handitua izan da gaztelua; aitzitik, gerra-garaian, gaztelua sendotu eta babestu egiten zuten.
 
1992ko azaroaren 20an, sute bat hasi zen erreginaren kapera pribatuan ("C" eta "D"ren artean, beheragoko planoan), eta agudo hedatu zen. Suteak hamabost ordu iraun zuen, eta estatu-areto garrantzitsuenetako bederatzi kiskali eta beste ehun baino gehiagotan kalte larriak eragin zituen: guztira, Goiko Patioaren zatirik handiena kaltetu zuen. Gazteluaren azaleraren bosten bat (9.000 metro koadro) hondatuta geratu zen.
 
Sutearen ondoriozko eraberritze-programa ez zen guztiz burutu 1997ra arte. Horren kostuaren % 70 ordaindu zen Buckingham jauregiko estatu-gelak lehenbiziko aldiz jendeari irekitzeko erabakiari esker lorturiko dirusarrerekin. Kostua, guztira, 37 milioi liberakoa izan zen, baina zergadun britainiarrek ez zuten diru gehigarririk ordaindu behar izan.
 
Hain arrakastatsua izan zen eraberritzea, eta hainbesterainokoa jatorrizko plano eta apaindurekiko leialtasuna, non zaila gertatzen baita antzematen zein diren elementu zaharrak eta zein berriak.
52. lerroa:
* T: Kera-deiaren Dorrea (''Curfew Tower'')
 
Gazteluaren ezaugarririk nabariena, Dorre Biribila ("A"), egiazki ez da zilindrikoa, bere izena gorabehera. Dorrearen forma bere oinarri den muinoak, itxuraz biribila baina berez irregularra, baldintzatua da.
 
Erdi Aroko gotorlekuko instalazioen garaietakoa da gazteluaren egituraketa. Dorre Biribilak bi atal bereizitan erdibitzen du gaztelua: Beheko Patioa ("F"), non baitago San Jurgiren Kapera ("G"); eta Goiko Patioa ("B"), zeinean baitaude Errege-apartamentu pribatuak ("D") eta Estatu-apartamentuak ("C"), formalagoak direnak.