Alde Zaharra (Iruñea): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
41. lerroa:
Antzinako hiria [[Antzinako Erroma]]ren garaian gaur egun [[Nabarreria|Nafarreria]] auzoan zegoen [[baskoi]] herrixka bat kokatua zegoen lekuan sortu eta garatzen hasi zen, herrixka eta hiriaren sorleku hau auzoaren ipar edo ipar-ekialdean, babesean eta [[Arga]] ibaiaren inguruan zegoelarik. Kokaleku estrategiko hau handituz joan eta [[Erdi Aroa]]n beste bi gune gehitu zitzaizkion, haietako biztanleak nagusiki [[Okzitania]] eta [[Frantzia]]ko hegoaldekoak zirelarik, bai eta beste hainbat jatorriko jendea ere, aldiz, Nafarreriako biztanleak nagusiki [[euskaldun]] edo [[Nafarroa|nafarrak]] ziren, hortik Nafarreria izena.
 
Hiru gune hauek [[Nafarreria]], [[San Zernin|San Zernin burgua]] eta [[San Nikolas kalea (Iruñea)|San Nikolas burgua]]. [[1423]]an, [[Karlos III.a Nafarroakoa]]ren erregealdian eta hiru burguak mendeetan liskarrak izan eta [[Nabarreriako Gerra]]n elkarren artean borrokatu ondoren, [[Batasun Pribilegioa]]ren bidez administrazio bakar baten menpeko hiri bakar batean elkartu ziren. Gaur egun, batasun hura gauzatu zen auzoaren gunean hiru burguen arteko mugak ikusgai daude, host, [[Iruñeko Udala|Iruñeko udaletxearen]] plazan.
 
== Egitura ==