Telebista: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
79.156.142.214 (eztabaida) wikilariaren 5175603 berrikuspena desegin da
No edit summary
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
4. lerroa:
Entzuten eta ikusten diren irudiak zeinu [[argindar|elektriko]] bihurtu, zeinua igorri eta berriro jatorrizko irudi eta hots bihurtzen duen [[telekomunikazio]] sistema bat da telebista. [[Irrati (hedabidea)|Irratiaren]] sistemaz gainera, telebistak giza ikusmenaren ezaugarri bat hartzen du kontuan: begiak irudiak ikusi eta tarte txiki batean [[erretina]]n gordetzen ditu. Hala, telebistan irudi baten zatiak bata bestearen atzetik jartzen dira pantailan, baina ikusleak denak batera ikusi ahal izateko bezain bizkor (segundoko 25-30 irudi) eta horrek mugimendua ikusarazten du.
 
Bi osagai oinarrizko ditu telebista sistemak: telebista [[kamera]] eta hartzailea. Telebista kamerak irudiak eta hotsak seinale elektriko bihurtzen ditu, eta hariz edo uhin elektromagnetikoz igortzen ditu. [[Elektroi]] multzoa hartzailera iristen da, eta pantaila etengabe igarotzen du alde batetik bestera lerro zuzenetan (Europako sistemetan 625 lerro), igortze kamerak objektiboa zeharkatu duen erritmo berean. Ezaugarri horiez gainera, koloretako telebistak hiru seinale igortzen ditu berezita, irudiarenibxbbfjjjdkkdvfkdjjdnnnvdubnd. Kdhbd
rudiaren osagai gorri, berde eta urdinei dagozkienak; bestaldean, hartzailearen [[izpi katodiko]]en hodiak hiru elektroi sorta ditu, kolore bakoitzeko bana. Kolorezko irudia oinarrizko hiru osagaiak nahastuta lortzen da.
 
Lehenengo saioak XIX. mendearen bukaeran egin ziren, eta 1884an Paul Nipkow alemaniar zientzialariak sistema mekanikoa erabiliz telebista sistema bat egiteko patentea lortu zuen. 1900-1920 urteetan egin ziren elektronikan aurrerapen handienak. 1926. urtean Ingalaterran John L. Bairdek elektrizitatea zerabilen lehenengo telebista sistema egin zuen. Geroztik, telebista berehala zabaldu zen mundu osoan, batez ere Bigarren Mundu Gerraren ondoren, eta gaur egun komunikabide guztien artean indartsuena eta lasterrena dela esan daiteke.