Inguxetia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
t clean up, replaced: |RUS}} → |Errusia}} using AWB
20. lerroa:
|web=www.ingushetia.ru
}}
'''Inguxetia'''<ref>[http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0154.pdf Euskaltzaindia, 155. araua - Europako eskualde historiko-politiko nagusiak]</ref>({{lang-ru|Респу́блика Ингуше́тия}}, ''Respublika Ingushetiya''; [[inguxera]]z: ГӀалгӀай Мохк, ''Ğalğaj Moxk''), [[Errusia]]ko [[Errusiaren banaketa administratiboa|subjektu federal]] bat da, [[Errusiako errepublikak|errepublika]] bat zehazki, [[Iparraldeko Kaukaso]]n kokaturik dagoena. 3.685 &nbsp;km²ko eremua du eta [[2010]]ean 412.529 biztanle zituen<ref name=gks>[http://www.gks.ru/free_doc/new_site/perepis2010/croc/perepis_itogi1612.htm «Всероссийская перепись населения 2010 года. Том 1 ''2010eko Errusiako erroldaren emaitzak, 1. liburukia''»] ''Gks.ru''</ref>.Hiriburua [[Magas]] da. Errusia barruan autonomia-maila handienetakoa duen errepubliketako bat da.
 
[[1936]]-[[1991]] bitartean, [[Txetxenia-Inguxia]] errepublika autonomoaren parte izan zen. 1991n, txetxeniarrek burujabetasuna aldarrikatu zutenean, errepublikatik bereizi ziren.
33. lerroa:
[[1989]]. urteko erroldaren arabera, 164.000 [[ingux]] inguru bizi ziren [[Txetxenia-Inguxia]] errepublika autonomoan. [[1995]] inguruan, baina, asko handitu zen Inguxetiako biztanle kopurua, 100.000 iheslari inguru iritsi baitziren ([[txetxen]]ak, inguxak eta errusiarrak) [[Txetxeniako gerra]]tik ihes, eta beste 50.000 ingux [[Ipar Osetia-Alania|Alania]] auzo-errepublikatik, ingux eta alaniarren arteko borroketatik ihes.
 
[[2010]]ko erroldaren arabera, Inguxetiako 412.529 biztanleetatik gehienak (%94,1) inguxak ziren, %4,6 txetxenak, eta %4,6 errusiarrak<ref name=gks>< /ref>
{| class="wikitable" style="text-align: right;"
|- style="background:#e0e0e0;"
160. lerroa:
[[Ingux]]ak mendian bizi izan ziren [[XVI. mendea|XVI.]]-[[XVII. mendea]]k arte, eta orduan lautadara jaisten hasi ziren. [[1810]]ean [[Errusiar Inperioa|Errusiako Inperioak]] Inguxetia bereganatu zuen. Errusiarrek gotorlekuak eraiki zituzten, eta gogor zapaldu zituzten inguxak. [[1858]]an, baina, inguxak [[Nazran]]en matxinatu ziren. Nolanahi ere, inguxak ez ziren txetxenak bezain oldartsuak izan. [[XIX. mendea]]ren erdialdean, Shamileko matxinadan [[Kaukasia]]ko herriak errusiarren aurka altxatu zirenean ere, gutxienak ziren inguxak.
 
1917ko [[Errusiako Iraultza]]n eta ondorengo [[Errusiako Gerra Zibila|Gerra Zibilean]], zenbait gudu izan ziren Inguxetian [[Armada Gorria|Armada Gorriko]] komunisten eta [[Armada Zuria]]ren artean. [[1920]]an sobietarrek beren aginpidea ezarri zuten Inguxetian, eta [[1924]]an Inguxetiako Oblast Autonomoa sortu zen, Errusia sobietarraren mendean; [[Vladikavkaz]] (egun, [[Ipar Osetia-Alania|Alaniaren]] barruan) zen administrazio-zentro nagusia. [[1934]]an, Inguxetia eta Txetxenia [[Txetxenia-Inguxia]] oblast autonomoa ([[1936]]. urteaz geroztik, errepublika autonomoa) eratzeko elkartu ziren. [[1944]]an, [[Bigarren Mundu Gerra]]n, [[Iosif Stalin|Stalinek]] naziei laguntzea leporatu zien inguxetiarrei, eta [[Erdialdeko Asia]]ra deportatu zituen. Inguxetiarrak [[1957]]an itzuli ziren beren lurraldera, eta Prigorodni barrutia, erbestealdian errusiarrek Alaniaren mendean utzitako eskualdea, atzera itzul ziezaieten eskatu zuten.
 
[[1991]]n, [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobietar Batasuna]] desegin baino pixka bat lehenago Txetxeniak burujabetasuna aldarrikatu zuenean, inguxak Txetxeniatik banandu ziren eta beren errepublika sortu zuten. [[1992]]ko abenduan, Errusiako Diputatuen Kongresuak Inguxetia Errusiaren barruko errepublika burujabe ezagutu zuen. Errepublika berriak Ipar Osetiaren mendeko barrutia itzul ziezaion eskatzen segitu zuen, eta [[1992]]an bi herriak borrokan hasi ziren. Osetian bizi ziren 50.000 inguxetatik gehienak ihes egitera behartu zituzten, eta Inguxetian babesturik bizi dira egun.
179. lerroa:
{{commonskat}}
{{Errusiaren banaketa administratiboa}}
{{geografia zirriborroa|RUSErrusia}}
 
[[Kategoria:Inguxetia| ]]