Ireki menu nagusia

Aldaketak

t
clean up, replaced: |DEU}} → |Alemania}} using AWB
 
== Historia ==
[[Julio Zesar|Zesarren]] konkistaren garaian ([[K. a. 57]]) herri [[zelta]]-[[antzinako germaniarrak|germaniarrak]] bizi ziren lurralde hartan. [[Antzinako Erroma|Erromatarrek]] Germania Beherea, Germania Garaia eta Galia Belgika herrialdeetan banatu zuten lurraldea eta [[Zesar Augusto|Augustoren]] garaian ([[K. a. 9]]) [[Erromako Inperio]]ko iparraldeko muga eratu zen bertan. Erromatarrek gaztelu asko eraiki zituzten Rhin eta [[Danubio]] ibaien artean. [[III. mende]]an hasi ziren herri germaniarren erasoak eta [[V. mende]]an eratu zuten [[frankoak|frankoek]] beren erresuma [[Treveris]] hiria konkistatu ondoren, [[460]]an.
 
[[Klovis I.a]] erregearen lurraldea izan ondoren, [[Austrasia]]ren eta [[karolingiar leinua|karolingiarren]] erresumen barnean egon zen. [[843]]an [[Lotaringia]]ko erreinuaren barnean geratu zen, eta [[925]]ean [[Germaniako Erromatar Inperio Santua]]renean. Handik aurrera apezpiku hiriak (Treveris, Kolonia) eta lurralde feudal burujabeak eratu ziren.
 
[[Fitxategi:Hohenzollernbrücke_Kölner_Dom.jpg|thumb|right|300px|[[Kolonia (Alemania)|Kolonia]] hiria gauez.]]
[[Frantziako Iraultza]]ren garaian sortu ziren Rhin aldeko departamenduak (Sarre, Mont-Tonerre, Rhin-et-Moselle). [[XIX. mende]]aren hasieran Frantziaren aurkako sentimendua zabaldu zen Renanian, eta [[1815]]ean [[Prusia]]ren mendeko estatu bihurtu zen lurraldea. Industriaren emanari esker, Alemaniako lurralde aberatsena izan zen Renania. Frantziak saio ugari egin zituen XIX. mendean lurralde hura bere egiteko eta lotze proposamen bat ukatu zitzaien frantsesei [[Versaillesko Ituna|Versaillesko Itunean]], [[Lehen Mundu Gerra]]ren ondoren ([[1918]]). Alemaniak gerra haren ondoko kalte-ordainak iristen ez zirela eta, frantses gudarostea [[Ruhr (ibaia)|Ruhr ibaiaren]] arroan sartu zen [[1923]]an, baina alde egin behar izan zuen [[1925]]ean, mugimendu germaniarren (Renaniako errepublika aldarrikatu zuten 1923ko urrian) eta mendebaldeko estatu aliatuen eraginaren ondorioz.
 
[[1936]]an [[Hirugarren Reicha|III. Reichean]] sartu zen Saarland eta, ondoren, gudaroste [[nazionalsozialismo|nazia]] sartu zen Lehen Mundu Gerratik aurrera indar militarrik gabekotzat jo ziren Renaniako lurraldeetan. [[Adolf Hitler|Hitlerek]] ''Siegfred lerroa'' eraikiarazi zuen, Alemaniaren babeserako. [[1945]]ean aliatuen mendean geratu zen Renania eta [[1946]]an [[Ipar Renania-Westfalia]] eta [[Renania-Palatinatua]] ''land'' edo estatuak sortu ziren hango lurraldeetan; [[Saarland]] [[1957]]koa da.
 
{{commonskat}}
{{Geografia zirriborroa|DEUAlemania}}
 
[[Kategoria:Alemaniako eskualdeak]]