«Peggy Guggenheim»: berrikuspenen arteko aldeak

t
clean up, replaced: |USA}} → |AEB}} using AWB
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
t (clean up, replaced: |USA}} → |AEB}} using AWB)
| jaiotza data = [[1898]]ko [[abuztuaren 26]]a
| jaiotza hiria = [[New York]]
| jaiotza herrialdea = {{bandera|USAAEB}}
| heriotza data = [[1979]]ko [[abenduaren 23]]a
| heriotza hiria = [[Padua]]
[[Fitxategi:BGuggenheim.jpg|thumb|200px|left|Benjamin Guggenheimen Peggyren aita]]
 
Peggy [[1898]]ko [[abuztuaren 26]]a jaio zen [[New York]]en. Marguerite Guggenheim izenarekin jaio zen handiki familia ezagun batean, adar aberatsenetakoa ez bazen ere. Aita [[Benjamin Guggenheim]] negozio gizona izan zen eta ama, berriz, Florette Seligman. Benjamin [[RMS Titanic|Titanicen]] zihoan bere amorantearekin batera ontzia hondoratu zenean eta hantxe hil zen. [[Solomon R. Guggenheim]], [[Guggenheim fundazioa]]ren sortzailea, Benjaminen anaia eta Peggyren osaba zen.
 
Hasiera batean, arte liburu-denda batean egin zuen lan, eta dirutza txiki bat oinordetu ondoren, [[1920]]an [[Ameriketako Estatu Batuak]] utzi eta [[Paris]]era joan zen bizitzera. Bertan [[Constantin Brâncuşi|Brancusi]] bezalako artistak ezagutu zituen eta [[Laurence Vail]] eskultore dadaistarekin ezkondu zen. Dibortziatu aurretik, bikoteak bi seme-alaba izan zituen.
 
== Bildumaren hasiera ==
[[1938]]an, arte galeria bat ireki zuen [[Londres]]en, ''Guggenheim Jeune'', [[Vasili Kandinski|Kandinski]] pintorea [[Erresuma Batua]]n lehen aldiz erakutsi zuena. Galeria honetatik artista asko pasa ziren: [[Jean Cocteau]], [[Henry Moore]]..., baina ez zion errentagarritasun handirik atera (urtebetean 600 libra galdu zituen) eta Peggyk itxi egin behar izan zuen. Arte modernoari lagundu nahi bazion, beste eraren bat bilatu beharko zuen eta, osaba Solomonen eredua jarraituz, museo bat irekitzea pentsatu zuen.
 
Hasiera batean, Peggyk [[Londres]]en arte abangoardistarentzako zentro bat eraikitzea pentsatu zuen, 40.000 dolarreko kapitala inbertituz. Arte lanak behar zituen inaguraziorako eta, [[1939]]ko udan, [[Paris]]era joan zen. Herbert Read historialariak eginiko zerrenda bat jarraituz, [[Paul Klee]], [[Pablo Picasso|Picasso]], [[Salvador Dalí|Dalí]] eta beste askoren lanak eskuratu zituen eta ospea emango zion ohitura bihurtu zen: egunero arte lan bat erostea.
== Gerra ondorena ==
[[Fitxategi:Guggenheim Venedig.jpg|thumb|300px|right|Palazzo Venier dei Leoni, Peggy Guggenheimen Veneziako etxea eta museoa]]
[[1942]]an, [[Peggy Guggenheim]]ekGuggenheimek ''The Art of This Century Gallery'' izeneko museoa ireki zuen [[New York]]en; [[Kubismo]]a eta [[Surrealismo]]ari dedikatutako espazio ez berdinak zituen eta salmenta ere egiten zuten bertan.
 
Garai hartan, Peggyk [[Jackson Pollock]] artista gaztea euskarritu zuen eta [[Max Ernst]]ekin ezkondu zen.
Ernst-Guggenheim bikoteak 4 urte iraun zuen batera ([[1942]]-[[1946|46]]) eta, ondoren, [[Bigarren Mundu Gerra]] bukatuta, [[1947]]an, Peggyk [[New York]]eko museoa desmuntatu eta [[Venezia]]ra joan zen. Hurrengo urtean, hango [[Bienal]]ean erakutsi zuen bere bilduma eta, gero, Palazzo Venier dei Leoni palazio zaharrean instalatu zen.
 
60ko hamarkadaren hasieran, erakusketetan lanak aurkezten bazituen ere, bilduma egiteari utzi zion. [[Venezia]]n geratu zen bizitzen, baina [[Padua]]n hil zen.
 
Etxea eta bilduma [[Guggenheim Fundazioa]]ri utzi zizkion, beti ere, batera eta [[Venezia]]n erakutsi behar ziren baldintza betez gero. Horregatik, Peggyren arte lanak noizean behin joan dira [[New York]]era, baina berriro [[Venezia]]ra itzultzen dira, jabearen etxera. Hantxe dago lurperatuta, asko maite zituen txakurrekin batera.
 
== Idatziak ==
* ''Confessions of an Art Addict'', Ecco Press, Hopewel, N.J. 1997.
* ''Memorias de una "Femme Fatale" del arte'', Bastei-Lübbe, Bergisch Gladbach, 1988
 
 
{{commons|Guggenheim, Peggy}}
 
{{DEFAULTSORT:Guggenheim, Peggy}}
 
[[Kategoria:1898ko jaiotzak]]
[[Kategoria:1979ko heriotzak]]