Wall Street: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t clean up, replaced: |USA}} → |AEB}} using AWB
25. lerroa:
[[1625]]ean, [[Hudson ibaia]]ren ahoan, Mendebaldeko Indietako Nederlandar Konpainiak Amsterdam Berria sortu zuen, ibaian zehar abiarazitako [[larru]] salerosketa kontrolatzeko aukera ematen zien kokalekua. [[1653]]an, bertakoen nahiz ingelesen erasoez babesteko, kolono herbeheretarrek zurezko eta buztinezko hesia eraiki zuten Amsterdam Berriko iparraldeko mugan. Edo zuzen esanda, hesia eraikitzeko agindu zuten, [[harresi]]a benetan jaso zutenak 1627tik aurrera koloniara eramandako esklabo afrikarrak izan baitziren<ref name=aa>{{erreferentzia|url= http://www.argia.eus/argia-astekaria/2447/wall-street-esklabotzari-lotuta |izenburua=Wall Street esklabotzari lotuta|egunkaria= [[Argia]]| data=2015/02/01}}CC-BY-SA lizentzia</ref>..
 
Handik urte batzuetara ingelesek hesia bota arren, Wall Street (harresiaren kalea) izenak oraindik [[esklabotza|esklaboek]] eraikitako babes horren ondorio da. Eta hesia eraikitzeaz gain basoak soildu zituzten eta bideak, errotak, etxeak, kaia, espetxea eta holandarren eliza ere jaso zituzten, geroago ingelesen [[eliza (argipena)|eliza]] eraikiko zuten bezalaxe<ref name=aa>< /ref>.
 
[[XVII. mendea]]ren amaieran eta [[XVIII. mendea]]ren hasieran, hiriak dagoeneko [[New York]] zuen izena, ingelesen eskuetan zegoen, eta [[esklabotza|esklaboen]] lana oinarri, hazkunde bizia izan zuen. Doako [[langile]] haiei are eta probetxu handiagoa ateratzeko aukera zegoela ikusirik, esklaboen salerosketan hastea erabaki zuten hiriko merkatariek. [[1711]]n [[New York]]eko udalak hiriko lehen esklabo [[azoka]]ren sorrera onartu zuen eta, hain zuzen, [[merkatu]]a Wall Streeten jartzea erabaki zuten. ''Meal Market'' (janari azoka) esaten zioten garaua eta haragia ere saltzen zutelako, baina negozio nagusia [[gizaki]]en salmenta zen, eta berehala Wall Street erabakigarria izango zen esklaboen Atlantikoan zeharreko merkataritzan. Giza salgai gehienek hirian denbora gutxi egin arren, [[XVIII. mendea]]ren lehen erdian [[New York]]eko biztanleen %20 esklaboak ziren<ref name=aa>< /ref>.
 
[[Esklabotza|Esklabo]] ontziak [[Afrika]]tik [[New York]]era iristen ziren eskulanez gainezka, nagusiki [[kotoi]] sailetan jarduteko. Bide batez, kotoia bera New Yorketik banatzen hasi ziren. Itsasontzien aseguru-etxeek, merkatari handiek eta bidaiak nahiz lurjabeen jarduerak finantzatzen zituzten [[banku]]ek ere “inbertsioetatik” hurbil egon nahi zuten eta, hala, geroz eta negozio gehiago bildu ziren giza azokaren inguruan<ref name=aa>< /ref>.
 
[[1792]]ko [[maiatzaren 17]]an, Wall Streeteko 68. zenbaki pareko platano baten gerizan, 24 artekarik eta merkatarik hitzarmena sinatu eta New Yorkeko [[Burtsa]] izango zenaren hazia erein zuten. Horrenbestez, gaur egun Wall Streeten kotizatzen duten enpresa ezagun askok [[esklabotza|esklaboen]] salerosketan inbertituz ekin zioten bideari: [[Bank of America]], [[Aetna Insurance]], [[J.P. Morgan]], [[Lehman Brothers]], [[Wachovia Bank]], [[Royal Bank of Scotland]]...<ref name=aa>< /ref>
 
== Erreferentziak ==
39. lerroa:
{{Erreferentzia zerrenda}}
 
{{Geografia zirriborroa|USAAEB}}
 
[[Kategoria:New York hiriko auzoak]]