Luis XVIII.a Frantziakoa: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary |
t clean up, replaced: |FRA}} → |Frantzia}} using AWB |
||
24. lerroa:
== Bizitza ==
[[Luis XV.a Frantziakoa|Luis XV.aren]] biloba eta [[Luis XVI.a Frantziakoa|Luis XVI.a]] zein [[Karlos X.a Frantziakoa|Artoisko kondearen]] (Karlos X.a gerokoan) anaia zen. Proventzako konde egin zuten eta Maria Josefina Savoiakoarekin ezkondu zen. [[Frantziako Iraultza]]ren hasieran, hirugarren estatuak proposaturiko erreformen alde egon zen. [[1789]]an erresumako buruzagi militar nagusi jarri nahi izan zuen, baina [[Maria Antonieta]]k ez zion utzi. [[1791]]ko ekainean utzi zuen Frantzia.
[[1793]]ko urtarrilean erregeorde izendatu zuten eta [[1795]]ean errege. Erbestean zegoela, hainbat alditan aldatu behar izan zuen egoitzaz, [[Konbentzio Nazionala|Konbentzioko]] eta [[Frantziako Lehen Inperioa|Inperioko]] gudaroste frantsesen garaipenek behartuta ([[Verona]], [[1794]]; [[Blankenburg]], [[1796]]; [[Jelgava|Mitau]], [[1798]]-[[1801]]; [[Varsovia]]; eta [[Ingalaterra]], [[1807]]-[[1814]]). Ahalegin handiak egin zituen Frantziako monarkia berriro ezartzen.
[[1814]]an Frantziara itzuli zen, Senatuak, [[Napoleon]] kargurik gabe utzi ondoren, deituta. [[Monarkia konstituzional]]a ezarri zuen, baina 1814ko martxoan Napoleonek berriro [[Frantziako Bigarren Inperioa|Inperioa]] ezarri zuen [[Elba (uhartea)|Elba]] uhartetik ihes egin ondoren ([[Ehun Egunak]], 1814ko martxoa-ekaina) eta [[Gante]] hirian babestu zen Luis XVIII.a.
1814ko ekainaren 4an itzuli eta monarkia konstituzionala errespetatzeko zina egin zuen arren, iraultzaren aurkako balioak nagusituz joan ziren haren agintaldian. Seme-alabarik gabe hil zen, eta [[Karlos X.a Frantziakoa|Karlos]] anaia izan zuen ondorengo.
44. lerroa:
{{commonskat}}
{{Biografia zirriborroa|
{{bizialdia|1755eko|1824ko|Luis 18 Frantziakoa}}
[[Kategoria:Frantziako erregeak]]
[[Kategoria:Borboi leinua]]
|