Gamue: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t clean up, replaced: |EH-NB}} → |Nafarroa Beherea}} using AWB
16. lerroa:
'''Gamue''' [[Aiziritze-Gamue-Zohazti]] udalerriko herri bat da, [[Nafarroa Beherea|Nafarroa Behereko]] [[Amikuze]] eskualdean. [[1842]] arte aparteko udalerria osatu zuen.
 
Herritarrei "gamuar" deitzen zaie. [[Donibane Garazi]] herrialdeburura 36  km daude.
 
== Izenaz ==
Frantsesez bi herri homonimo daudenez, desberdintzeko [[Amikuze]]ko honi ''Camou-Mixe'' deitzen zaio. Aldiz, euskaraz ez dago honen beharrik: hau '''Gamue''' baldin bada, [[Zuberoa]]n dagoena [[Gamere]] da.
 
Bi horiez gain [[Bearno]]n ere [[Berrauta-Camun]] izeneko udalerria dago; etimologikoki, balizko jatorri desberdin batzuk aipatzen badira ere, badirudi hauek eta [[Kanbo]] bezalakoek esanahi bera izan dezaketela: "ibai baten ertzeko lur emankorra". ''Camou'' abizen gisa ere erabilia da eta [[okzitaniera]] normalizatuaz ''Camon'' da; horren lekuko, herri honen iparraldean ([[Gabadi]]ko lurretan) dagoen basoari [[IGN (Frantzia)|IGN]] frantsesaren 1444O mapak (''Salies-de-Béarn'') ''Camonco Oyhena'' deitzen dio, euskaraz "Kamonko oihana" idaztekoa.
 
== Geografia ==
28. lerroa:
 
=== Orografia ===
Altuera apaleko lurrak dira: herritik ipar-ekialdera, [[Arboti]]ko mugetatik hurbil, 110 mko muino bat dago. Punturik baxuenak [[Biduze]]ren ertzean dago (32 m). Herria bera 46 mtan dago.
 
== Demografia ==
41. lerroa:
 
=== Eraikin historikoak ===
* [[Gamueko gaztelua]]<ref> [http://www.hiru.com/historia/gazteluak/nafarroa_behera_gamue Gamueko gaztelua hiru.com]</ref> [[XVII. mendea|XVII. mendeko]] etxe-gotorlekua da, [[XII. mendea|XII. mendekoa]] zen beste baten gainean eraikia. Historia luzearen lekuko, [[1850eko hamarkada]]n erre egin zen; Herriko Etxeak jabeari [[1983]]an gaztelua eta [[1997]]an inguruak erosi eta gero, udal bulego batzuk ezarri zituzten. Ekintza kulturalak bertan antolatu nahirik, "Gamue Jauregia" deritzon elkartea sortu zuen. [[1993]]tik ofizialki "monumentu historikoa" da.
* Hilerrian tamaina handiko hainbat hilarri diskoidal daude; zaharrenak diruditenek ez daukate datarik.
 
=== Udalerri-aldaketak ===
[[1842]] arte herri honek udalerri propioa izan zuen; urte horretan auzo-herri batekin fusionatu eta [[Gamue-Zohazti]] izenekoa osatu zuen. [[1972]]an [[Aiziritze]]koarekin batu zuten; [[1984]] arte udalerri berriak "Aiziritze" izena baino ez zuen izan baina harrezkero, berriro hiru herrien ikusgarritasuna agerian uztearren, "[[Aiziritze-Gamue-Zohazti]]" du izena.
 
Egungo udalerriko [[armarri]]an<ref> [http://eu.wikipedia.org/wiki/Fitxategi:Blason_ville_fr_A%C3%AFcirits-Camou-Suhast_(Pyr%C3%A9n%C3%A9es-Atlantiques).svg Aiziritze-Gamue-Zohaztiko armarria wikipedian]</ref> herriari dagokiona goiko aldeko eskuinekoa da.
 
== Kultura eta euskara ==
* Ahozko tradizioak herriko Otzibarre haitzuloan "[[txahalgorri]]" bat bizi zela kontatzen digu.
 
== Ekonomia ==
56. lerroa:
 
== Gamuarrak ==
* [[Jean Larrart]] ([[1884]]-[[1966]]) [[Guiyang]]eko ([[Txinako Herri Errepublika|Txina]]) [[artzapezpiku]]a izan zen; herriko elizaren atarian<ref> [http://www.euskomedia.org/aunamendi/86111?q=LARRART%2C+Jean&numreg=2&start=0 Larrart Euskomedian.]</ref> bere omenezko oroitarria dago.
 
== Ikus, gainera ==
72. lerroa:
* {{eu}} [http://www.euskaltzaindia.net/dok/iker_jagon_tegiak/58013.pdf Gamue Patxi Salaberriren "Nafarroa Behereko herrien izenak" lanean: 267/268. or.]
 
{{geografia zirriborroa|EH-NBNafarroa Beherea}}
 
{{geografia zirriborroa|EH-NB}}
{{Atari|Euskal Wikiatlasa|Euskal Herriko Wikiatlasa}}