«Bizkaia bere independentziaren alde»: berrikuspenen arteko aldeak

t
clean up, replaced: {{EH|1}} → {{bandera|EH}} using AWB
t (clean up, replaced: {{EH|1}} → {{bandera|EH}} using AWB)
|urtea= [[1892]]
|generoa= [[Eusko abertzaletasun|Euskal Abertzaletasuna]]
|herrialdea = {{EHbandera|1EH}}
|egilea = [[Sabin Arana]]
}}
[[1890]]an Sabin Aranak ''La Abeja'' aldizkarian lau istorio abertzale idatzi zituen. Istorio hauek iraganean Bizkaiak Espainiaren aurka izandako kondairazko lau guduei buruzkoak ziren. Une hartan ez zuten arrakastarik izan, baina Sabinek ez zuen etsi eta istorio hauek geroago argitaratzeko gorde zituen.<ref>Sabino Arana Goiri. Euzkadiren Aita (1865-1903). Profeta oihartzun bila. 50. orr. Jurgi Kintana Goiriena. Biografiak. Elkar, 2007. {{eu}}</ref>
 
[[1892]]an ''[[Bizkaia bere independentziaren alde|Bizkaia bere independentziaren alde. Lau Loria Aberkoi.]]'' liburuxka argitaratu zuen. Hau aurretik aipatutako lau guduei buruzko istoriez osatutako bilduma bat zen: [[Padurako gudua|Arrigorriagako gudua]] (888), [[Gordexolako gudua]] (1355), [[Otxandioko gudua]] (1355) eta [[Mungiako gudua]] (1470).<ref>Sabino Arana Goiri. Euzkadiren Aita (1865-1903). Profeta oihartzun bila. 54. orr. Jurgi Kintana Goiriena. Biografiak. Elkar, 2007. {{eu}}</ref> Istorio erdi-mitiko hauetan bizkaitarrek beren independentzia espainiarren aurka borrokatuz nola defendatu zuten kontatzen da, bai eta [[Bizkaiko jaun eta andreen zerrenda|Bizkaiko jauna]] [[Espainiako errege-erreginen zerrenda|Espainiako errege]] bilakatzean Bizkaiaren independentziari ekarritako kaltea: Aranaren ustez ordurarte bi estatu desberdin ziren Bizkaia eta Espainiako buruzagia pertsona berbera bilakatzean, Bizkaiko eta bizkaitarrek independentzia galdu baizuten. Aranarentzat konponbidea bizkaitarrek Jaunaren kargua sortu zuten bezala, hura deuseztu eta independentzia berreskuratzean zetzan.<ref>Sabino Arana Goiri. Euzkadiren Aita (1865-1903). Profeta oihartzun bila. 54-55. orr. Jurgi Kintana Goiriena. Biografiak. Elkar, 2007. {{eu}}</ref> Liburu honen amaieran ondorio hau irakur zitekeen:
 
{{aipu|''Atzo.- Bizkaia, Jaurerri Errepublika Independientea, bere Jauna era berean Gaztela-Leongo erregea izanik, Espainiaren aurka borrokatu zen, honek menderatu egin nahi baitzuen, eta garaitu egin zuen [...] aske jarraituz.</br />
Gaur.- Bizkaia Espainiako probintzia bat da.</br />
Bihar.- ¿...? Hitza XIX. mendeko bizkaitarrek dute, patua euren jokaeraren araberakoa izango baita.''|''Bizkaia bere independentziaren alde.<ref>Sabino Arana Goiri. Euzkadiren Aita (1865-1903). Profeta oihartzun bila. 55. orr. Arana Goiri (1965:138). Jurgi Kintana Goiriena. Biografiak. Elkar, 2007. {{eu}}</ref>}}