«Joseba Rezola»: berrikuspenen arteko aldeak

t
clean up, replaced: {{EH|1}} → {{bandera|EH}} (2) using AWB
tNo edit summary
t (clean up, replaced: {{EH|1}} → {{bandera|EH}} (2) using AWB)
| ondorengoa = [[Jesus Maria Leizaola]]
| jaiodata = {{data|1900|4|18}}
| jaiolekua = [[Ordizia]], [[Gipuzkoa]]</br />{{EHbandera|1EH}}
| hildata = {{data|1971|12|26}}
| hillekua = [[Donibane Lohizune|Donibane Lohitzune]], [[Lapurdi]]</br />{{EHbandera|1EH}}
| lanbidea = Abokatua
}}
 
 
'''Joseba Rezola Arratibel''' ([[Ordizia]], [[Gipuzkoa]], [[1900]]eko [[apirilaren 18]]a - [[Donibane Lohizune]], [[Lapurdi]], [[1971]]ko [[abenduaren 26]]a) [[Euskaldun|euskal]] politikari [[abertzaletasun|abertzalea]] eta [[abokatu]]a izan zen, [[Euzko Alderdi Jeltzalea|Eusko Alderdi Jeltzalean]].
 
== Bizitza ==
1914an [[Euzko Alderdi Jeltzalea]]n sartu zen. [[Zuzenbide]]an lizentziatu ondoren bere jaioterrian abokatu gisa lan egingo du, aldi berean [[Donostia]]ko Euzko Idazkaritzan ere ibiliko da, 1932-1935 urteen bitartean Gipuzko Buru Batzarreko hautatua izango delarik.
 
[[Fitxategi:Joseba_rezola_oroigarria.JPG|thumb|250px|left|Rezolaren [[Ordizia]]ko jaiotetxean dagoen oroigarria.]]
[[1936]]ko urrian lehen [[Eusko Jaurlaritza|Euzko Jaurlaritza]] osatzean Defentsa Kontseilaritzako idazkari nagusi izendatzen dute, honela [[Jose Antonio Agirre]] [[Lehendakari]]arekin gerra amaitu arteko lankidetza hasiko duelarik.
 
[[1937]]an Rezola [[Santoña]]n preso hartu zuten; gerra preso gisa hasiera batean [[heriotza zigor]]rera kondenatua izan zen baina ondoren zigorra bizitza osorako kartzelarengatik aldatu zioten. Hainbat espetxetatik igaroko da, azkenik [[1943]]an aske utziko dutelarik.
 
[[Ordizia]]n bizitzea debekatu ziotenez [[Madril]]era mugituko da, han hiru urtez bertako euskal erresistentziaren buru nagusia izango delarik. Peio Irujo, Jesus Insausti eta [[Koldo Mitxelena]]rekin elkarlanean ibiliko da. [[Baiona]]ko Itunaren (1945) ondoren Kontseilu Ordezkaritza eta Erresistentzia Biltzarraren lehendabiziko presidentea bilakatuko da. Bere jarduera klandestinoengatik hainbat alditan atxilotuko dute. 1945ko urte horretan bertan [[Donostia]]n atxilotuko dute, ihes egitea lortuko du eta [[Iparralde]]ra joango da.
 
Berriz ere etxetik kanpo zen, halere bere jarduerei gogo eta indar berriz ekin zien nahiz eta bere osasuna presondegian egondako denboraldiaren ondorioz txarrera joan. 1946 eta 1951 urte bitartean "Euskadi Irratiko" lankide nagusienetakoa bilakatuko zen, irrati klandestinoa eta Iparraldeko erresistentziaren irrati erakundea. Julio Jauregiren kargu-uztearen ondoren EAJko Idazkari Nagusi izendatuko dute, kargu honetan 12 urtez egongo delarik. [[1963]]an [[Frantzisko Jabier Landaburu|Landabururen]] heriotzaren ondorioz, Joseba Rezola Euzko Jaurlaritzako Lehendakari-orde izendatuko dute. Rezolak "Euskal Kulturaren Alde" eta "Sabindar Batza" kultur elkarteen buru zelarik lan bikaina egin zuen. Gizon aurrerakoi eta europazalea, EAJ eta Eusko Jaurlaritza ordezkatuz Europar Mugimendua eta Demokrazia Kristauaren erakunde eta biltzarretan parte hartu zuen.
{{oinordekotza
| aurrekoa = [[Jose Agerre]]
| titulua = [[Euzkadi Buru Batzarra|EBBko presidentea]]</br />Joseba Rezola, [[Jesus Solaun]] eta [[Ignacio Untzeta]]rekin osaturiko Zuzendaritza Batzordea
| epea = [[1962]] - [[1971]]
| ondorengoa = [[Mikel Isasi]]
 
{{EAJ}}
 
{{Bizialdia|1900eko|1971ko|Rezola, Joseba}}
 
[[Kategoria:Euskal Herriko abokatuak]]
[[Kategoria:Euskal Herriko frankismoaren erbesteratuak]]
[[Kategoria:Ordiziarrak]]
{{Bizialdia|1900eko|1971ko|Rezola, Joseba}}