Fermin Muguruza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t clean up, replaced: {{EH}} → {{banderaikur|EH}} using AWB
6. lerroa:
| ezizena =
| jaiotza data = {{data|1963|4|20|adina}}
| jaiotza hiria = {{banderaikur|EH}} [[Irun]], [[Gipuzkoa]]
| jaiotza herrialdea = [[Euskal Herria]]
| heriotza data =
13. lerroa:
}}
 
'''Fermin Muguruza Ugarte''' ([[Irun]], [[Gipuzkoa]], [[1963]]ko [[apirilaren 20]]a) [[euskaldun|euskal]] [[musika]]gilea, abeslaria eta ekoizlea da.
 
[[Iñigo Muguruza]] anaiarekin eta [[Mattin Sorzabalberere]]kin ( gerora [[Treku Armendariz]] sartuko zen) [[1982]]an [[Kortatu]] [[punk-ska]] musika taldea sortu zuen. [[1988|1989]]an taldea desegin zen, baina Fermin eta Iñigo, [[Kaki Arkarazo]]rekin elkartu ziren berriro [[1990]]ean, [[Negu Gorriak]] osatzeko. [[1997]]an [[Dut]] taldearekin aritu zen. Hala ere hainbat disko atera ditu bakarlari gisa.
50. lerroa:
Hasieran diskoaren zuzeneko aurkezpenik ez zela egongo adierazi bazuen ere, [[18/98+ auzia|18/98 sumarioa]]n auzipetuen aldeko kontzertuaren karira hamabost laguneko talde bat osatu zuen Muguruzak, Kuba, Jamaika eta Euskal Herriko musikariekin. Emanaldi gogoangarri hura [[2006]]ko [[azaroaren 11]]n ospatu zen, Barakaldo BEC aretoan. Kontzertu horretarako bakarrik osatu zen taldea, baina hilabete batzuk geroago munduko bira bati ekin zion Afro-Basque Fire Brigadek. Bi ordu eta erdiko kantu zerrenda prestatu zuen Muguruzak, Kortatu, Negu Gorriak eta bakarkako bideari errepaso zabala egiteko.
 
Fermin Muguruzaren azken diskoa [[2008]]an atera zen argitara: [[Asthmatic Lion Sound Systema]] (Talka). Mundu osoko hainbat hiritan -[[Tokio]], [[New York]], [[Berlin]], [[Kuala Lumpur]]...- eta hainbat musikarirekin -[[Dave Hillyard]], [[Manu Chao]], [[Maria de Medeiros]], [[Palestina]]ko [[DAM]] taldea, [[Dana Leong]]...- teknologia berritzailea erabiliz grabaturiko kantuak jaso zituen Muguruzak. Bere azken lana ordea, [[Checkpoint Rock. Canciones desde Palestina]] ([[2009]]) film dokumentala zuzentzea izan da. Javier Corcuera zuzendari perutarraren laguntzaz, road-movie bat filmatu zuen Muguruzak, Palestinako kantariak eta musikariak ezagutzera emateko. Filma Donostiako Giza Eskubideen Zinema Jaialdian estreinatu zen [[2009]]ko apirilean, eta egun berean filmean parte hartu zuten musikari palestinar batzuekin kontzertua eman zuen Muguruzak Donostian.
 
Komunikazio tresna gisa euskara aukeratu zuen Muguruzak bakarkako bideari ekitean. Kortaturen hasieran, gaztelania izan zuen hizkuntza. Alta, euskara ikasteko konpromisoa argia zen, eta maila bat lortu bezain pronto, euskara eta Euskal Herria mundu zabalera zabaltzea izan du xede. Euskararekin izan duen konpromisoa beste hainbat alorretara ere zabaldu du bere ibilbide profesionalean. Ildo horretan, ugariak izan dira Muguruzaren ibilbidean arrazoi jakin baten alde eskainitako emanaldiak edo babestutako ekimenak: euskal preso, Jarrai, Haika eta Segi gazte erakundeetako auzipetu, Iparraldeko [[ikastola]] eta 18/98 makro-sumarioko auzipetuekiko elkartasuna musikatu izan du Ferminek. Kantuak egin ditu [[Milaka Bilaka]] herri ekimenaren alde ("Milaka bilaka"), [[Korrika]]rako ("Big Beñat"), 2004ko Itsasondoko Gazte Topagunerako ("Bideak") eta [[AHT Gelditu! Elkarlana]] taldearentzat ("Gelditu AHT"). Halaber, hamaika kantariren diskoetan kolaboratu du: [[Anje Duhalde]] ("Bakezaleak" kantuan), [[Oskorri]] ("Euskaldun berriaren balada"), M-ak, [[Tijuana In Blue|Tijuana in Blue]], [[Albert Pla]], [[Amparanoia]], [[Reincidentes]], [[KOP]], [[Peret]], [[Fundamental]], [[Radici Nel Cemento]], [[Desorden Publico]]... batzuk aipatzearren. Halaber, kantuak eta hitzak idatzi ditu Anestesia, Sorkun eta Afrika abeslarientzat, besteak beste. Horietako asko [[1984-1998 Amodio eta gorrotozko kantak]] disko liburuan ([[Esan Ozenki Records|Esan Ozenki]], 1998) eta [[Fermin Muguruza 99-04]] CD-DVD bilduman (Metak-Kontrakalea, 2004).