Mekanika klasiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Posizioa eta bere deribatuak: barne lotura zuzenketa
t →‎Historia: barne lotura zuzenketak
184. lerroa:
== Historia ==
{{sakontzeko|Mekanika klasikoaren historia}}
"Gertatzen den guztia zerbaitegatik da" arrazoia antzinako [[greziar filosofia|greziar filosofo]]ek erabiltzen zuten, haien artean [[Aristoteles]]. Beraien ustetan, printzipio teoretikoak natura ulertzen lagundu dezakete. Gaur egungo irakurlearentzat bi arrazonamendu hauek guztiz zentzuzko eman arren, hain ikusterrazak ez diren matematika teorema eta saiakerak zientzia modernoari bide egin diote, adibidez mekanika kuantikoa. Baina dena mekanika klasikotik hasi zen.
 
[[Johannes Kepler|Kepler]] izan zen [[planeta|planeten]] mugimendua ulertzeko azalpen kausalak erabili zituen lehen zientzialaria, [[Marte]]n orbitari begiratuz [[TicoTycho Brahe|Brahek]] egindako planeten orbita eliptikoen aurkikuntzan oinarrituta. [[Erdi Aroa|Erdiaroko]] pentsaerak aldatuko zituen teoria hau argitaratu zen aldi berberetxuan, [[Galileo Galilei|Galileok]] matematika abstraktoak proposatu zituen partikulen mugimendua azaltzeko.
 
[[Pisako dorrea|Pisako dorre]]tik masa ezberdina zuten bi kanoi bola bota eta lurrera aldi berean iristen direla dioen eta hain ezaguna den saiakuntza egin omen zuen. Baliteke ez egitea (saiakuntzaren izaera oraindik eztabaidan dago), baina argi dagoena da Galileok plano aldapatsuetan bolak biratzen egin zituela hainbat esperimentu kuantitatiboak. Saikuntza hauetan oinarritutako Galileoren azelerazio teoriak mekanika klasikoko euskarrietako bat dira.
192. lerroa:
[[Newton]]ek bere natural filosofiaren printzipioen ardatz bezala bere [[Newtonen legeak|hiru legeak]] aurkeztu zituen: [[inertzia]]ren edo lehenengo legea, mugimenduaren edo bigarren legea, gorago azaldu bezala eta [[akzio eta erreakzio]] edo hirugarren legea. Lege hauek zeruko gorputzen gain eguneroko gorputzen mugimendua azaltzeko balio dutela ere frogatu zuen, bai eta Keplerren planeta mugimendu legearen azalpen teorikoa proposatu.
 
Newtonek [[kalkulu (argipena)|kalkulua]] ere asmatu zuen, bere matematika kalkulaketak egiteko. [[Philosophiæ Naturalis Principia Mathematica|Principia]] bere liburua onartzeko errezago izateko, bertan agertzen den guztia berak asmatutako kalkulu aurreko prozedura geometrikoetan dago idatzia. Prozedura hauek azkar desagertuko ziren, kalkuluari bide emanez, baina gaur egun erabiltzen ditugun [[deribatu]] eta [[integral]] idazkerak [[Gottfried Wilhelm Leibniz|Leibnizi]] sor dizkiogu.
 
Newton eta bere garaikideak, [[Christiaan Huygens|Huygens]] ezik, mekanika klasikoak edozein fenomeno azaltzeko gai zela sinesten zuten, baita [[argi]]aren jokaera ere, [[optika geometriko]]aren esku. [[Newtonen eraztun]]ak ere aurkitu zirenean ([[uhin interferentzi]] mota bat), Newton beraren [[Argiaren teoria korpuskular|argi korpuskular teoria]] erabiliz azaldu ahal izan zuten.
 
Newton eta gero, mekanika klasikoa bai fisika eta bai matematikaren eremu garrantzitsuenetako bat bilakatu zen.